Segura (Gipuzkoa)

"Kontuz, bertsoak aterako dizkizute eta!"

"Kontuz, bertsoak aterako dizkizute eta!" Lehen bertsopaperak saltzen ziren. Herriko jendeari buruzko bertsoak izaten ziren. Idazlea anonimoa izaten zen. Bertsoetako gaiak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen bertsopaperak saltzen ziren. Herriko jendeari buruzko bertsoak izaten ziren. Idazlea anonimoa izaten zen. Bertsoetako gaiak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bertsoan kontun bat aipau dezu, bertso-papelak eta saltzen al ziren garai hartan?
- Bai, badie bertso-papelak, bai. Bertso asko etaatzen zan ordun. Baten batek jugadan bat eitten zonen ta neska zaharrai ta batei ta bestei ta... bai, bertso-papelak bai, asko etaatzen zien.
- Ta herriko jendei, e?
- Herriko jendei, bai, bai, bai. "Bertsok etaa omen ziek harei!". Oaiñ´e badao ohitturea. "Hiri oaindio... zea horrekin, janzkera hori... Bertsook etaako die!". Bai, bertsok bai.
- Oain´e esan esaten da, baiño...
- Esaten da /esatea/ "bertsok etaa", ba, hortik dator hori.
- Hortik dator?
- Bai, bai...
- Eta zeiñek eitten zittun bertsok?
- Bueno, bertsok eitten zittun ezjakin batek. Bueno, iñork ez zekin zein zan. Gero zabaldu eitten zittun. Neska zaharrai nobiok utzi ziolako edo mutil zaharrai andragaiek utzi ziolako edo...
- Ta hoiek gero saldu egiten ziren?
- Bai, saldu eitten zien. Baten batek auskalo zeiñek eitten zittun ta bost zentimon saldu ta...
- Ta dirua zeiñentzako, ez baldin ba...?
- Bueno, dendatan-ta saltzen zittuen ta... eintzailea sekula ez zan jakiten zein zan eintzailea. Bertso ipintzailen bat ta benga.
- Beak zer irabazten zun ba bertso hoik jartzekin?
- Ba dendan salduko zittun ta hainbeste diru hartuko zon ta...
- Dirue...
- Bai, bai, dirue.
- Eta bertsokin? Imajinau, nei bertsok ateatzen dizkie Maria bati. Ta zer pasatzen zitzaion pertsona horri? Gero beataz hitz egingo zan herrin o...?
- Bai, beai bertsok: bueno, hau neska zaharra da ta egun baten eranda ikusi zuen edo nobiok utzi zion o tranpa ein zion o lapurreta ein zon o, bere "fallon" batzuk etaraaz.
- "Fallo" horiek atea, baiño bea etxetik atea´be igual hillabete?
- A bueno! Lotsau, bueno! Bertsok etaa? Esaten dizut ba: "bertsok etaako die hiri!". Bai, bertsok, hoixe zan ba...
- Kuriosoa.
- Bai, bertso-papelak.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia