Beasain (Gipuzkoa)

Goierrin bertsolari gutxiago egoteko arrazoia

Goierrin bertsolari gutxiago egoteko arrazoia Bertsolari gutxi egon izan da Goierrin. Beterri (Tolosaldeko eskualdea izendatzeko erabili izan den modua) baino eskualde pobreagoa izanik, ez da hain bezain beste lagunarte, sagardotegi eta abar egon. Goierrin, Zaldibia izan da bertsolari gehien eman duen herria.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bertsolari gutxi egon izan da Goierrin. Beterri (Tolosaldeko eskualdea izendatzeko erabili izan den modua) baino eskualde pobreagoa izanik, ez da hain bezain beste lagunarte, sagardotegi eta abar egon. Goierrin, Zaldibia izan da bertsolari gehien eman duen herria.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaiñea, lehen esan deuna, hemen Goierrin bertsolari gutxi zan, oso gutxi. Zeatik Goierrik… probintziko lurrik pobreena [da Goierri]. Hoi betikoa da. Zeatik Goierritik Beterria juten zien, ta Tolosatik beherakoa aberatsagoa da. Bi alderdi, bi gauzagatik: kapitala gertuun daukelako eta terreno bezela hobea dalako. Eta beti goierriarrai, ba, ba!, pixkat bajuxeo balitz bezela eo. Eta diru gutxi daon tokin, jakiñe izaten da geo, launarte gutxigo dao; ez [zan] Beterrin bezela, ez zien sagardotegik.
- Ez dao giro egokirik…
- Giro… ez, ez, dife(r)entzie zeon hortan. Ta hemen, nik uste det, Goierri guzin herri bat izatekotan, ta Goierrin ta probintzin´e… onak edo txarxeok, bertsolari gehienak Zaldibin, artzai-herrin. Zeati artzaiek´e, behintzat, gutxiñez udan, egun lasaixeok´e izan eitten zittuen, ta alkarreana gehixeo biltzen zien, nunbait, mendi aldetik eta abar.
- Orduan izaten zuten aukera edo…
- Jakiña! Aukera, aukera. Klaro, gauza bat, ez baldin bazaio… jarraitzen ez baldin bazaio, ba, ez da juten aurrea. Hoi jakiñekoa da.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia