Segura (Gipuzkoa)

Fabrikara joateko garraiobideak

Fabrikara joateko garraiobideak <p>Indar tailerrean aritu zen lanean 40 urtez, egokitzaile-lanetan. Lanera bizikletaz, motorrez eta autoz joan izan da. 17 urterekin hasi zen lanean. Fabrikan izandako lehenengo inpresioa gogoan du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Indar tailerrean aritu zen lanean 40 urtez, egokitzaile-lanetan. Lanera bizikletaz, motorrez eta autoz joan izan da. 17 urterekin hasi zen lanean. Fabrikan izandako lehenengo inpresioa gogoan du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lanen nolatan hasi ziñen ba?
- Bueno, ordun tailler baten aritu nintzen pixkat ofizioa ikasten ta gero ba han lana eskatu ta han sartu.
- Ze ofizio izan zan?
- Ajustadore.
- Ajustadore.
- Bai.
- Ta INDAR ere orain bezain haundie al zan garai haitan?
- Bueno... ordun´e eoten zien berrehun ta berrogeita hamar bat lagun bai, e? Gure garaien´e bai, bai, bai. Berrehundik gora eoten zien, bai.
- Ta nola juten ziñen bertaiño?
- Bizikletan. Haseran bizikletan, gero motorren baten ta gero azkenen kotxea. Berrogei urten poderion.
- Zenbat urtekin hasi ziñen?
- Ni hasi nintzen, e... hemezazpi bat urte o hola... bai.
- Hemezazpi urtekin. Garai hartan hori zan edadea, ez?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Garai hartan hautza jun ta lana eskatzen bazendun, buzoa jantzi ta segi. Bertan fijo hurrengo egunen.
- Lana bazeon ordun...
- Bueno... lana!
- Ta arraroa ein al zitzaizun fabrika batea jutea? Nola, zein izan zan lelengo inpresioa ein zizuna fabrikak?
- Oso itxie. Itxie, bai. Itxie ta, bueno, gero jarri eitten zea ta... bueno.
- Azkenen ohittu.
- Ohittu eitten zea, bai, bai. Gero ze lan daukezun´e... lan fijo-fijo-fijoa baldin badaukezu oaindik gogorragoa da, makina baten hantxen pum-pum-pum-pum urtek ta urtek ta urtek... hori´re oso gogorra da.
- Ajustadore jungo ziñan makiñatan?
- Bai, hori ta pieza bat ta beste bat ta pixka bat zeaxio.
- Bien, bien, bien.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia