Segura (Gipuzkoa)

Segurako eraikinen historia

Segurako eraikinen historia <p>Seguran oso etxe dotoreak daude, garai batean gizon garrantzitsuenak izandakoak. Udaletxearen eraikinaren historia kontatzen du. Seguraren bilakaera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Seguran oso etxe dotoreak daude, garai batean gizon garrantzitsuenak izandakoak. Udaletxearen eraikinaren historia kontatzen du. Seguraren bilakaera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hemen jauntxo etxe ta oso dotorek dare hemen?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta haiek zeiñenak die haiek?
- Bueno, oain partikularranak die, baiño puffff... esate bateako, jauregie, udaletxea daon jauregie, ba, Lardizabalena zan. Gizon oso inportantea zan, gero familik ez zuten eta herrii eman zien. Herrik udaletxe bihurtu zon. Baiño oso inportantea familie. Madrilgo alkate izandakoa zan ta gero zan, ba, zea hori, estranjerin, Amerikan ta, asko ibilitakoa ta dirudune. Izugarrizko diruk zeuzken. Danak hemen juntatzen zien horik. Herri inportantea zan, danak hemen juntatzen zien. Ta gero etorri zan beherapena, lehen esan dizuana, Erdi Aroa pasa zan garaien ta kamiñok hasi zien garaien, bat handik ta bestea hemendik eta ya... Igual dio, zuk negozioa jartzen dezu hotel bat edo gasolinera bat ta kamiñoa beste aldetik pasatzen bazatzu...
- Hori egia da, e? Kamiñoik gabe geratu da hau igual.
- ... "date por perdido". Ta hemen´e hori jun zan, [...]. Gero iraun dittu, ba, zea horiik, etxek eta jauregik eta, ez da industriik izan eta industriik izan ez dan hortaa, ba, mantendu ein da.
- Izaera hori hartu du azkenen, ez?
- Bai, bai, bai, bai.
- Bien, bien, bien.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia