Segura Erdi Arotik hona
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erdi Aroan, Seguran izandako jauntxoei buruz hitz egiten du. Seguran, 26 putzu daude.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: SEG-014/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Historia orokorra
Transkripzioa
- Zein zan hemen hainbeste botere zuna edo zeintzuk ibiltzen zian hemen... jauntxon batzuk edo?
- Bueno, bai, bai, bai jauntxok zien ta dirudunek zien ta, klaro, gero herrie harresiz inguratuta ta zea zeuken, poderioa zeuken eta bueno. Eta, ordun, ba, segurantzie nahi zon danak, ba, honea, honea, honea.
- Klaro, garai hartan herri gutxi eongo zan. Baserrik bai, makiña bat, baiña...
- Bai ba. Bai, horreatik ba herri barrun... Horreatik dare Seguran hogeita sei pozadera dare.
- Pozaderak zer die?
- Potzuk. Ude etaatzeko potzuk.
- Hogeita sei?
- Bai. Klaro, ude behar zuen barrun eoteko. Lehenengo gerratan eitten zuena zan, eitten omen zuen, errekak enbenenatu. Ordun, barrun. Hemen, herriin bertan, kale hortan bertan dare, etxeetan, hola, hamarren bat eongo die kale hontan bertan. Etxetan pozaderak ude... ta ude oaindio etaatzen duenak´e bai.
- Beittu, e?
- Bai, bai.
- Kuriosoa.
- Hori... pozaderak. Juten bazea Hondarribia´re hura´re harresiz ingurauta zeon ta han´e pozadera mordo bat dau.
- Beittu, fijatuko naiz.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!