Segura inguruan, 6 ermita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erreguteak zertarako izaten ziren azaltzen du. Seguran 6 ermita daude. Erreguteak gertuen zeuden 3 ermitetan egiten zituzten. Lehen, jaietako meza elizan egiten zen; santuen egunean, orduan bakarrik ermitan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: SEG-014/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak
Transkripzioa
- "Rogar", "rogar", "rogativas", erderazko hitze da. "Rogativas". Normalki eurie eskatzeko. Lehortea zeonen, eurie eskatzeko. Eta baita ere euri jasa haundiik ta busti haundie ta euzkie. Nik euzkie ez det... gure aitte zanak esaten zon euzkie, baiño normalki ehunetik larogeita hemeretzitan, larogeita hamarretan behintzet, eurie eskatzeko. "Rogativas", bai. Eta egun baten, hiru egunetan izaten zien, egun baten, ermitta batea, besten bestea ta besten bestea.
- Hemen zenbat ermita dare ba?
- Sei. Sei daude, bai. Ta hiru gertunekotaa juten zien.
- Ta sei ermita nolatan, auzo bakoitzen bat o nola?
- Bueno... bai. Hemen dare ermittak Santa Engrazi, Amabirjiña Karmengo bi, Santo Kristo hiru, San Sebastian lau, San Andres bost eta Santa Barbara, mendin, sei dare, bai. Baiño hiru gertunekotaa juten zien rogatiba horiik eittea.
- Ta ermita hoiek ze pixu euki due herrin? Irekita eon die?
- Bai, bai, bai. Oain´e bai. Oain´e bakoitzek bere garaien... [lehengon] San Andresen ein zan festa, oain festa bat] eitten da. Udaletxek pagatzen do hamaiketakoa ta pixka bat ikusi ermittak nola dauden ta pixkat biltzen dan dirue erreparatzeko ta bueno... Sei ermitta daude Seguran, bai. Eta desagertuta badaude beste bi edo hiru´re.
- Baiño garai baten jaieroko meza ermitatan izango zan, ez?
- Ez, ez, elizan, elizan. Ermitetan bere santu egunen.
- A, santu egunen. Osea ermita hoiek ya dia santu bakoitzai eindakok bezela edo...?
- Bai, bai. San Andres, San Sebastian, Santa Engracia, Santa Cruz, Amabirjiña Karmengo eta Santa Barbara. Bakoitzek bere santue ta bere garaien, bere fetxan, ematen da meza.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!