Segura (Gipuzkoa)

Hiletan gorpua elizatik kanpo zegoen garaiko ohiturak

Hiletan gorpua elizatik kanpo zegoen garaiko ohiturak <p>Familia bakoitzak bere ehortz-tokia zeukan. Nolakoak izaten ziren azaltzen du; Gorpuaren gainean, karea botatzen zuten, hezurrak bakarrik gera zitezen. 1959ra arte, gorpua elizatik kanpo egoten zen hiletatan, izurriteen beldur; 1800. urtetik zetorren debeku hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familia bakoitzak bere ehortz-tokia zeukan. Nolakoak izaten ziren azaltzen du; Gorpuaren gainean, karea botatzen zuten, hezurrak bakarrik gera zitezen. 1959ra arte, gorpua elizatik kanpo egoten zen hiletatan, izurriteen beldur; 1800. urtetik zetorren debeku hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Famili bakoitzak lekua al zeuken elizan?
- Bai, bai, bai, lekue zeuken. Zien sepulturak. Segurako elizan milla zortzirehunearte bertan enterratzen zien, elizan. Segurako elizan ta beste eliza askotan. Dana hezurrez beteta. Ta bakoitzek zeuken bere sepulturea, numerauta dare, famili bakoitzek bere sepulturea zeuken. Han enterratzen zien, milla ta... ta milla zortzirehundik aurrea hasi zien ya kanposantuk. Hillerrik ordun hasi zien. Segurako hillerrie bea´re milla zortzirehun ta hogeita hamar ingurukoa da, bittarten hor. Ordun zeren sepulturak ta sepulturan eoten zan familie. Bakoitzek berea zon. Gurea zan berrehun ta hirurogeita bi. Nik amak esaten zin "eman zak silla sepulturaa". Ta ni bat irikita ikusita nau eta die arbelezko zea batzuk, kuma batzuk, ohi batzuk bezela arbelezkok, "noventa por"... bi metro eskas, eta eitten zuen zulatu bi metro edo hiru eta gorputze sartu. Eta gero karea bota desegintzeko. Desegintzeko, bai. Desegintzeko karea botatzen zan.
- Eta gaiñetik? karen gaiñetik?
- Lurre, lurre, lurre. Bai, bai metro lurren, karea bota ta tapatu ta hor sepulturak. Dana hori hezurrez beteta dau, dan-dan-dan-dana.
- Ta sepultura hoitan sartzen zan hezurra, besteik ez? Hildakon hezurrak?
- Ez, ez, ez hildakoa bea.
- Hildakoa.
- Hildakoa bea. Ta gero karekin desegindu eitten zan ta hezurrek geratzen zien, klaro.
- Baiño kajaik-eta ez zuen eukiko. Hor eongo zian hildakok danak batea. Hezur guztik danak batea.
- Ez, ez. Kajeakin sartzen zittuen, e? Etxen eindako kajeakin. Ta gero pestek ziela eta hola eta prohibittu ein zuen elizatan sartzea. Eta milla bederatziehun eta berrogeita hemeretzi arte, milla zortzirehundik Seguran, milla bederatziehun ta berrogeita hemeretzi arte hilletatakon gorputze kanpon eoten zan. Elizaz kanpoti.
- Izurriteen bildurragatio?
- Bai, izurriten bildurragatio. Eta milla bederatziehun ta berrogeita hemeretzin hasi zan, ya kajak-eta hermetikogok eta zien garaien gorputze barrura sartzen. Gero nahiz ta hillerria eaman.
- A beittu, e?
- Bai, bai, bai, bai. Milla zortzirehundik zeon debekatuta milla bederatziehun ta berrogeita hemeretzi arte, gure mutiko garaien ta, gorputzek kanpon eoten zien hilleta guztin. Zaintzailleak eoten zien, eamaten zuenak...
- Familikok.
- Bai, hillobizalek. Hillobizalek izaten zien. Hura eamaten zuenak han eoten zien, ta handik [kanposantura]. Ez zan sartzen barrua. Zeatik? Ba ez zalako arten hermetiko... ez zan materialik eta...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia