Doktrina pulpitutik galdetzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Doktrina ez zen eskola bezain gogorra; baina gogorra zen, hala ere. Doktrina pulpitutik galdetzen zuen apaizak, herritar guztien bistan. Garizumako jai gehienetan egiten zuten hori.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: SEG-013/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
- Esan deu eskola; dotriña ez deu asko aittau... dotriña kontuk.
- Bueno dotriña esaten dezu... ba dotriñan´e "puffff"... Ordun´e hura´re hain gogorra ez zan, baiño hura´re bastante gogorra. Gaiñea, baten erderaz ta besten euskeraz ta... Juten giñen, ba, gu aittuta gare, pentsa zazu, garai hartan hamar urte eukiko nittun, bederatzi... dotriña galdetzen zuen elizan. Pulpittue badakizu zer dan? Pulpittoti. Mutikok beheran jarri ta meza garaien, herri guztie hola zeola, apaizek galdetzen zon dotriñea. Bazekizun´e nerbioso harekin ez zendun esan´e eitten. Eta, bueno...! "Harek kale ein dik", "Bestek kale ein dik", hure zan... bueno, bueno... "apisonadora" zan hura.
- Ya... osea lezio hori jakin beharra zendun.
- Bai, buenoooo... buenooo... bestela etxen... bueno...! Baiño hori, pentsa zazu, herri guztin bistan pulpittotik dotriñea galdetzen. Hori... Ni eonda nau ta ni bezela...
- Eonda zare, e?
- Bai, bai, ta ni bezela beste mutiko asko.
- Igual jakinda´re atea ez...
- Ezin, ezin atea! Bikarioa han pulpittoti. Beheran illaran mutikok, hogei bat mutiko, ta "aber, zuk" eta "e.. a..." ta pufa! "harek ez dik esan", "honek esan dik", bueno... "menudo marmarizio"!
- Bai, bai, bai. Ta zenbatero pasatzen zizuen lezioa dotriñan?
- Hori eitten gendun jai gehienetan, Garizumako jai gehienetan.
- Garizuman?
- Garizuman. Jai gehienetan, bai. Berrogei egun. Hillabeten behintzet hantxen dotriña ematen, mezatakon o bezperak izaten zien, illaran, handik "taka", "taka" galdetu.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!