Segura (Gipuzkoa)

Estraperloaren garaiko anekdota

Estraperloaren garaiko anekdota <p>Estraperloa gerra ostean egiten zen. Dendatan tranpan saltzen zuten estraperloan aritzen zirenei erositako jeneroa. Araba aldera patata bila joaten zen jendea, 3-4 asto hartuta, gauez, ezkutuan. Errotak itxita egoten ziren, ezin zezaten irinik eho; baina hor ere tranpak egiten ziren. Txerria ez zegoen nahi zenean hiltzerik, baimena behar zen horretarako. Horri lotutako anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Estraperloa gerra ostean egiten zen. Dendatan tranpan saltzen zuten estraperloan aritzen zirenei erositako jeneroa. Araba aldera patata bila joaten zen jendea, 3-4 asto hartuta, gauez, ezkutuan. Errotak itxita egoten ziren, ezin zezaten irinik eho; baina hor ere tranpak egiten ziren. Txerria ez zegoen nahi zenean hiltzerik, baimena behar zen horretarako. Horri lotutako anekdota kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Estraperloa esan dezu leno, estraperloa. Ezautu dittuzu zuk kasuk estraperlo... nola eitten zan estraperloa hemen?
- Hemen estraperloa izaten zan... hemen baiño gehio estraperloa da kostalden, Frantzi mugan ta horitan estraperloa. Hemen etortzen zan, ba, estraperlistai erosi ta dendatan tranpan saltzen zuen. Nahiz olioa, nahiz... tranpan saltzen zuen. Baiño hemendi estraperloa ez, zeatio estraperloa muga behar zendun. Estraperloa behar zendun, ba, Oiartzun, Lesaka, Bera... hor, inguru hori. Beno, alderdi hontati; beste aldetik beste [...]...
- Baiño Araba aldea-ta patata bila?
- Baita, bai. Patata bila, bai. Patata bila, bai. Astokin ta gauen ta bai, patata bila. Biden izkutauta ta bai, patata bila juten zien astookin, hiru-lau astokin, patata bila, bai. Ta errotak´e bai. Errotak eitten zittuen, e... zeau, errotarrin ez zenduken iyotzeik nahi zendun guztie. Eta papel bat jartzen zien, prezinto bat jartzen zien. Eta hura berriz´e guardia zibille etorri arte prezintauta ta ez zenduken iyotzeik iriñik eta ezer´e.
- Ta tranpaik eiten zan?
- Tranpa eitten zan, bai. Beakin alkar hartu ta prezintoa kendu ta errotak eta ixilka eta... eitten zien, bai. Txerrie ez zenduken hiltzeik nahi zendun guziin.
- Ezta ere?
- Ez, ez, ez. Txerrie ez zenduken hiltzeik. Garai hartan, e? Hori ai naiz esaten gerra ondoren. Txerrie, permisoa behar zendun txerrie hiltzeko. Hemen badao anekdota bat oso politte. Baserrie da Lexaka baserrie eta, klaro, eak ez zuen hiltzeik eta gauen hil due txerrie ta gero erretzen. Ta sue eukiko zuen eta leihotik ikusi ta "sue, sue!" ta herri guztie altxa. Ordun kanpaiek –gero kanpaiek aittauko dittut. "Sue, sue!" ta danak haruntza baldek hartuta, goardia zibillek´e bai. Ta han txerrie erretzen. Osea ke... anekdotak dare holakok asko. Mixerik eraitten dittunak.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia