Segura (Gipuzkoa)

Lehen ehiza saritu, eta orain zigortu

Lehen ehiza saritu, eta orain zigortu <p>Lehen azeri asko zegoen, eta orain babestuta daude. Lepazuria harrapatzen zuena, lehen, etxez etxe joaten zen eskean; herritarren artean, estimatua zegoen ehiza hori, bestela oiloak jaten baitzizkieten. Zapelatzak edo horrelako hegaztiren bat harrapatuz gero, duro bat ematen zuen epaileak. Orain, ordea, hegazti horiek babestuta daude.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen azeri asko zegoen, eta orain babestuta daude. Lepazuria harrapatzen zuena, lehen, etxez etxe joaten zen eskean; herritarren artean, estimatua zegoen ehiza hori, bestela oiloak jaten baitzizkieten. Zapelatzak edo horrelako hegaztiren bat harrapatuz gero, duro bat ematen zuen epaileak. Orain, ordea, hegazti horiek babestuta daude.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartan azerik eta otsok eta ba al zeren hemen ingurun?
- Axerie bai, axerie asko. Eta ordun, esate bateako, axarie harrapatzen zonen, ikusita nao axarie –ta oain, klaro, babestuta dare oain horiik danak, axarik eta, zeak, este... lepatxurik eta–, ordun ni hamen askotan ezaututa nau eta beste aldetan izango zan: lepon hartu axarie eta eskeen ibiltzen zan, ta jendek dirue ematen zion, klaro, oillok harrapatzen zittuen ta.
- A...
- Esken, bai, bai. Igual lepatxurik eta horik hartu eta harrapatzen zittunak esken.
- Lepatxuria zer da?
- Lepatxurie da, e... este... beste izen bat dauke. "Comadreja" modukoa da, holako koneju mouko bat mutur luze-luzekin ta, bai.
- Bai, bai.
- Lepatxurie esaten die. Izugarrie da animalie harrapatzea. Ta oain babestuta dare horik. Baiño horik zepon-ta harrapatzen zittuenak hemen ibiltzen zien diru esken. Ta jendek eman eitten zion, klaro, oilloa,... "ene, portau haiz, motel! bestela oillok-eta harrapatzen ditue hok eta" ta. Bai.
- Beittu, e?
- Bai, bai, bai. Hori askotan, bai, bai. Eta zapelatxa ikusita nau, hemen zan jueza, zapateroa zan jueza. Zapelatxak harrapau ta holako hegaztin bat harrapatzen bazuen, etorri ta hankea mozten zion berriz ez ekartzeko. Eta duro bat eman zion, bost pezeta ematen zien.
- A bai, e?
- Bai, bai, bai, bai.
- Beittu!
- Bai, bai.
- Ta oain alderantziz, oain danak babestuta dare.
- Babestuta.
- Hori, hori guk ezautu deu. Lepon hartu, bizkarren hartu axarie ta taka-taka-ta, jendea eskeen, baserritan behintzet ta "aiba!":

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia