Segura (Gipuzkoa)

Perretxikoak bai, baina oliorik ez

Perretxikoak bai, baina oliorik ez <p>Lehen perretxiko ugari zegoen; baina oliorik ez zegoenez, txerriei ematen zitzaizkien jateko. Lehen olioa estraperloan lortzen zen, baina oso garesti.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen perretxiko ugari zegoen; baina oliorik ez zegoenez, txerriei ematen zitzaizkien jateko. Lehen olioa estraperloan lortzen zen, baina oso garesti.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen jan asuntoa, esan detena. Esate bateako, perretxikue ordun izaten zan izugarri, baiño olioik ez zan. Ta ni ezaututa nau txerriei ematen perretxikue. Olioik ez zan ta!
- Klaro, bestela apreziauko zenduen perretxikua...
- Bai, bai, perretxikuk saskikadak etaatzen zittuen, baiño... batenbat... olioa bai bela! Etxeako ez zeon ta!
- Ta egosi ta ez?
- Ez, ez. Ta gero, beno, ba txerriei eman.
- Beittu, e? Ta perretxikuk´e...?
- Hori, hori, nere garaikoi galdeiozu, eozeiñek esango dizu /esangoizu/ hoi. Perretxikue, izugarri zan perretxikue. Ekarri ta baldin bazeon olio pixkat, jaten zendun, ta gaiñeakok... ez zeon ta! Olioa perretxikuntzako? lapikoako ez zeon ta! Geroa bai, geroa bai. Geroa ya...
- Perretxikuk hartzeko ohitura´re bazeon? Oaingo perretxiku igualak izango al zien ba?
- Bai, igualtsuk, bai, igualtsuk. Ondoak eta... Onen-onenak akaso olio pixka bat baten batek baldin bazeuken... Estraperloan izaten zan ordun olioa, kanpotik ekarrita. Hemen bazan, Mutillon bazan dendari bat. Olioa, gaiñea ordun, e... izugarrizko preziotan olioa. Klaro ta ordun aberats jendek erosten zon igual ta jango zittuen perretxikuk, baiño perretxiku asko bildu´re ez! Ez zeolako olioik. Mixeria bat. Oain horrek, zea ematen do, e? raroa ematen do, baiño...
- Bai, bai.
- ... hori hala zan.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia