Txorien izenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: SEG-013/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Fauna » Hegaztiak
Transkripzioa
- Txori apik aipau ditteula, ze txori izaten zien ordun?
- Bueno, e... txori izenak, gure garaiko txori izenak hemen dauzket. Asko desagertuta daude, baiño gure garaiko txori izenak badauzket hemen. E... txepetxa –oiñ´e badau–, txantxangorrie, torratxorie –hemen "gorrión" esaten zaiona– amabirjiña txorie –hemen errekatan eta ibiltzen dana, saltoka ta ibiltzen dana–, txiue, tariñe, pinpiñe, karrastarroa, jilgeroa, burubeltxa, buru-urdiñe –oin pixkat ikusten die, baiño gutxi–, arbiazi txorie –arbiazik jaten ibiltzen zan txorie–, okille, kukue, txorihaundie, txorigorrie –lepoa gorri-gorrie zona–, xoxoa, birigarroa, xaguxarra, arranderea, ipurtxurie... Eta gero hemen araba-xoxoa –horik ya pasekok zien–, araba-xoxoa, este... frankoliñe... bueno... gero paseen juten zienak beste txori mordo bat. Baiño hok zien herri barrun ibiltzen zien txorik, bai. Oain asko galdu die, gutxi ikusten dittut behintzet nik. Baiño danak ezautzen giñuzten. Oaingo umek nik ez dakit ezautzen duen. E... arranderea ta zea, ipurtxurie, ez dittue bereizten. Arranderea udan ibiltzen dan haundiña ta bestea, ipurtxurie txiki txuri hori ta ez dittue bereizten. Ez die ibiltzen, zea, naturalezekin ez die ibiltzen. Txantxangorrie ezautzen badue, "mucho". Guk danak ezautzen genittun.
- Bueno... danak ezautzen zenittuen apitaa juten ziñetelako eta...
- Bai, bai, bai eta gure bizimodue beti kalen izaten zalako eta bai. Klaro, oain dauzketzu, ba, telebisioa ta jokuk eta bestek eta bestek eta danak.
- Klaro.
- Interneta eta hor ya nahastu eitten da hor asuntoa.
- Bai, bai...
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!