Segura (Gipuzkoa)

Txoriak jateko, seboa

Txoriak jateko, seboa Txori-habia bila askotan joaten ziren udaberrian. Harrapatutako txoriak lumatu, erre eta jan egiten zituzten; okindegiko labean erretzen zituzten. Garai hartan, oliorik ez zen, eta seboa erabiltzen zuten, hura urtu eta koipe gisa erabiltzeko. Kalean garai latzak pasa zituzten gerra ostean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txori-habia bila askotan joaten ziren udaberrian. Harrapatutako txoriak lumatu, erre eta jan egiten zituzten; okindegiko labean erretzen zituzten. Garai hartan, oliorik ez zen, eta seboa erabiltzen zuten, hura urtu eta koipe gisa erabiltzeko. Kalean garai latzak pasa zituzten gerra ostean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta api bila juten ziñeten, txori api bila?
- Bai. Txori api bila asko juten giñen, bai. Txori api bila asko juten giñen, e... zeatio, gure jaietako zea hoixe zan. Bueno, udaberrin, klaro, txori api bila, bai.
- Udaberrin izaten zan?
- Udaberrin, bai, txori apik udaberrin izaten die, bai.
- A bai, e? Udaberrin...?
- Klaro. Udaberrin jaiotzen die ba, martxoa, apirille, maietza... hor izaten da eta hor juten giñen api bila, bai. Ta, gaiñera, tiragomakin´e bai txori harrapatzea edo txori botatzea, oain baiño gehixio zan txorie´re ta bai.
- Ta gero jan eiten zenduen txori hoi, harrapatzen zenutena?
- Bai, bai, hombre! Lumatu ta erre nunbaitten ta, bai. Hoixe gustora jan´e! Labea hemen panaderin genduken eta beinga, bagendun hor ontzitxo bat eta han jarri eta...
- Hamen panaderin?
- Bai panaderin erretzen giñuzten, bai.
- A bai? Ta panaderok uzten al zizuen ba?
- Bueno... bertako semea, ta... aldamenen tranpan ta hola. Ta olioik ez zan. Hemen seboa, seboa ematen zuen txandan. Ta goizeko zazpiretan juten giñen gu karnizerira. Hiru karnizeri zien ta sebo bila. Holakotxe sebo pusketa bat, e? Olioa, bueno.... olioa "artículo de lujo"!
- Bai, e? eta seboakin ze eiten zenduen gero?
- Urtu ta koipea. Urtu ta koipea.
- Ta eskola jun aurretio juten ziñen sebo bila?
- Hombre! Eskolaa beatzitan sartzen giñen ta! Zazpiretako igual txandea hartzea. Bai, sebo pusketa bat hartu ta etxea.
- Beitu, e? Ta egunero hori?
- Ez, asten bi aldiz, asten bi aldiz. Txahala hiltzen zuen garaien eta bai. Baserritarrak gutxixeo zeuden, bazeukaten grasa txerriña ta handik eta hemendik, baiño kalen... bua.
- Bai, kalen garai latzak izan zien, e?
- Latzak, izugarri latzak.
- Bien, bien. Eta...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia