Segura (Gipuzkoa)

Errazionamendu garaiko janaria eta xaboia

Errazionamendu garaiko janaria eta xaboia Xaboia etxean egiten zuten, eta gogoan du hori lortzeko prozesua. Garai hartan, janaria juxtu-juxtu erosten zuten. Baserrikoak kalekoak baino hobeto bizi ziren. Beraien etxean izaten zuten janariaz hitz egiten du. Errazionamendua zen garai hartan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Xaboia etxean egiten zuten, eta gogoan du hori lortzeko prozesua. Garai hartan, janaria juxtu-juxtu erosten zuten. Baserrikoak kalekoak baino hobeto bizi ziren. Beraien etxean izaten zuten janariaz hitz egiten du. Errazionamendua zen garai hartan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaboie´re etxeen eitten zan. Jaboia eitten zan, e... sosa kaustika.... bueno, sosa kaustika erretxiñe eta seboa nahastu eta eitten zan jaboia gure modua, gero hura sekatzen jarri ta laukie ein ta...
- Dana etxen, e?
- Dana.
- Jaboia´re bai.
- Ez zan, ez zan, diruik ez zan ta jaboiik ez zan, klaro.
- Ordun erosi ze eiten zan?
- Erosi jana justu-justun. Jana justu-justun ta baldin bazeon, klaro. Baserrin hobetoxeo ibiltzen zien. Baserrin izaten zan, nik emaztei esaten nion, emaztea baserrikoa det eta, beno, goseik ez, lujoik ez baiño goseik ez. Txerrie hiltzen zan, oillok, konejun batzuk, artoa, ogie eitten zuen. Baiño kale gorrin zan, pfffff... kale gorrin zan izugarrie. Guk fijoa eukitzen gendun jana: patatea eta gero ahie. Ahie izaten zan iriñekin ein eta papilla bezela ein eta hura. Eta eunero, zea, babarrunak. Eunero, eunero babarrunak. Urdai pusketa batekin eta urdaie txarra esaten due, baiña hala neurri hortan jan ezkeo ez. Babarrunak. Eta gero jaien izaten zan garbantzue. Garbantzue eta haragi pusketan bat baldin bazan, asko.
- Ya ya...
- Bai, bai. Hala, e? Ta hori gure garaiko danak esango dizue hori.
- Eta babarrunak, zuek bazeneuketen ordun soron bat babarrunekin?
- Bueno, babarruna ordun jende askok eitten zon eta babarruna erosteko modue zeon. Guk baratzan eitten gendun eta hori. Ta gure aittek esaten zon –ta guk sinistu eitten gendun–: "Eunero jateko –harek´e gizajok ze esango zon!–, eunero jateko gutxiña aspertzen dona babarruna dek!" esaten zon. Klaro... Ta guk sinistu eiten giñon, klaro. Besteik ez zeon eta! Gero kokotxakin ez gendun pruebaik eitten eta!
- Arraia gutxi jango zenduen?
- Bueno! Arraie, ezta... Arraie etortzen zen batzutan, igual, e... zeak, este... bixigue ez da...
- Txitxarroa?
- Txitxarroa. Txitxarrok saltzea etortzen zien igual kamionetan-eta eta orduntxe txitxarro pixkat proatzen bagendun... Baiño fijoa bazkarie, afarie´re bai fijoa.
- Bai, e?
- Eta taloa ta esnea goizen, askotan, taloa ta esnea. Eta gauen´e, esaten dizut, patatea ta ahie ta, bueno, hoixe. Guk ogi zurie ikusi gendun hamar-hamaika urte edo... ogi beltz-beltza izaten zan, koadro honen kolorekoa, beltz-beltza ogie, bai.
- Ta gogorra?
- Gogorra, bueno, bai, usai bat bazeuken, bueno... E... azukrea, orain modan dau, baiño gorri horietakoa. Eta ogie beltza. Guk ogie zurie ikusi gendun hamar bat urtekin edo hola.
- Bai, e?
- Ogi zurie, bai, bai.
- Ta hori razionamentun ematen zuen?
- Hori, gauñea, "otra". Hoi razionamentun ematen zuen. Olioa´re razionamentun, azukrea razionamentun, balea zenduken ta familiko holako zea bat eta harekin pasau behar zendun.
- Ya, ya, ya...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia