Segura (Gipuzkoa)

Lehen arropa asko zaintzen zen

Lehen arropa asko zaintzen zen Lehen, denak berdin janzten ziren. Laureano 5 anaiatan gazteena zen, eta haiek erabilitako arropa jasotzen zuen. Orduan arropa asko konpontzen zen, eta zegoena ondo aprobetxatzen zuten. Orduko jantziei buruz hitz egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, denak berdin janzten ziren. Laureano 5 anaiatan gazteena zen, eta haiek erabilitako arropa jasotzen zuen. Orduan arropa asko konpontzen zen, eta zegoena ondo aprobetxatzen zuten. Orduko jantziei buruz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta jantzik esan dittuzula, nola juten ziñeten zuek eskolaa?
- Bueno, nik argazki bat badauket eta bueno... ordun danok berdin jazten giñen eta... orain ematen du, bueno...! Klaro, ni bosgarrena nitzen, bostak anaiek. Pentsa zazu ni azkenengoa nitzen. Zenbait erropa berri izango non? batek besteana, moztu ta jarri ta... Ordun emakumeak josten zuen... josi ta konpondu ta. Oain dana bota eitten da, ordun konpontzen zan "la tira", ez zeon ta. Nik emakuma batei, Segurakoa zan emakuma batei, aittuta nau –sinistu eitten det, klaro, hue gu baiño zaharragoa zan–harek abrigo bat zeukela, jai egunen alde onea eta aste egunen alderantziz, alde txarrea. Hura bezela askok.
- Ba ba... baiño zein zan zea... jantzik zer zien, praka motzak?
- Guk praka motzak, praka motzak eta beste jertse zaharren bat, klaro. Baiño illaran zetorrena, illaran zetorrena.
- Eta abrigoik eta? eukiko zendun ba?
- Bai, abrigoa bai, abrigo batzuk giñuzten, amak eitten ziun guri abrigok. Ordun fabrikatik izaten zan mantak ekartzen zittuen papeleratik, mantak, han papela eoteko mantak izaten zien haundiik eta handik ekarri ta haak tintau ta... ahal zan bezela!

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia