Segura (Gipuzkoa)

Eskolako egurra jasotzeko entrenatuta

Eskolako egurra jasotzeko entrenatuta Lehengo umeek oraingoek baino gaiztakeria gehiago egiten zituzten. Eskolan zigortu egiten zituzten. Eskolara joan aurretik, eskuak ondo prestatzen zituzten, egurrarekin joko bazituzten, min gutxiago izateko. Maisu bakarrak 70 ikasle inguru izaten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehengo umeek oraingoek baino gaiztakeria gehiago egiten zituzten. Eskolan zigortu egiten zituzten. Eskolara joan aurretik, eskuak ondo prestatzen zituzten, egurrarekin joko bazituzten, min gutxiago izateko. Maisu bakarrak 70 ikasle inguru izaten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun gaiztakerik-eta eindakoa´re bazea?
- Bai, bai... ordun danak eitten giñuzten gaiztakerik. Ordun, hemen eoten zien ba... Oaiñ baiño gehio zan ordun, oaingo umek, esate bateako, residentzin-ta eoten die, ez? O kojoa o begibakarra o... ordun danai burla eitten zitzaien, ta oain ez, oaingo umek ez die eitten. Oaingo umek gu baiño gehio die. Gu hoiei burla eitten, bueno...! Ta gero eskola jun ta gero kastigue.
- Ta ze kastigu izaten zien eskolan?
- Bueno, kastigue izaten zan eskolan ba... lauetan irtetzen gendun ta seiek aldea arte han eotea. Eta egurre izaten zan eskolan. Eskolan gure garaikok danak esango dizue gu juten giñela eskola eskuk berotuta. Fff, fff... gutxigo... makillakin jotzen giñuzten, regla batekin jotzen giñuzten, gutxigo miñe hartzen zala ta zeauta. Ta batzuk –gehixeo jotzen zutenak bazien, gutxixeok´e bai pertsonak, ta–baratxurikin einda juten zien eskolaa, irrist eitteko.
- Bai, e?
- Egurre izaten zan! Bueno...! Klaro, normala zan. Orduko maixuk, oain, esate bateako, gela baten eoten die, ba, ez dakit... hemezortzi-edo batekin. Lau urtekok, bostekok... Ordun hasi lau urtetik, parbularion ibiltzen giñen mojatan hiru lau urte arte, handik hemezortzi arte batek eukitzen zittun. Eta igual hirurogeita hamar igual maixu batek. Klaro, han egurre zeon eman beharra.
- Ta bakoitze edade batekoa gaiñea?
- Puffffff... edade batekoa ta batek ipini ta bestek gaiztakerie ta... Baiño ordun jotzen zan. Lezioa eman, lezioa esatea ziñozten garaien, lezioa esaten gendun guk gauzak galderak eitten zuena, hura esatea giñoztela, jende guztie pffff, pffff, pffff... Bai, bai. Ta gu bezela askok esango dizue hori gure edadekok, bai. Eta normaleen eskun jotzen zuen. Eta oso torpea baziñen eo gaiztakerie ein bazendun, hola jarrita. Hola jarrita, bai.
- Bai, e?
- Esku gaiñen. Bai, bai. Bueno... hura izaten zan...
- Ta jotzen zuen, hori, lezioa ez jakiteatio?
- Bai, eozein gauzaatio, eozein gauzaatio! Maixue [han desahogatzen] zan... Klaro, berrogeita hamar ume ta...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia