Musikarekin jendea kontrolatu ahal izango zutelakoan...
Dantza lotua egiten zuten, baina, behin, zigor gisa, beste musika estilo bat ekarri zuten Segurara. Orduan, gazteek protesta egin zuten, eta abesti guztiak lotuta dantzatu zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 02a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: SEG-008/031
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
-Eta agarrauan hemen ittea ba al zeon, Seguran?
-Bai, bai, ta baten holaxe e agarrauen ein gendulako hurrengo San Juanetan ez ziguen ekarri zeaik, musika hori.
-A bai?
-Eta, bueno, eta ekarri zittuen galle, zea gaiterok, “Estella, gaiteros de Estella”, eta hala, ta alkar hartu gendun, ta esan gendun “bueno suelton bat ere ez, ein behar deu e danok agarraue, danak agarrauen, jotzen duena jotzen duela”. Gehio ez zuen ekarri gaiteroik! [...] aizu, gazte denboran, han baltseon iñatio ze pekatu ingo zan ba!
-Bai ba.
-Ta zenbaitt eta hobeto in baltseoa hura nahiago. Baiño halakoxek zien.
-E eta hori in zizuen e San Juan batzutan?
-San Juan bai.
-Agarrauen iteati?
-Agarrauen in gendulako aurreko urten agarrauen in gendulako hurrengo urten gaiterok ekarri zittuen.
-Ta hori alkatek esan zun? Hala izan behar zula?
-A, jendea kejau zalako, alkatei esan ingo zien.
-Ta zein kejau zan ba?
-Bakizu!
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!