Errazionamenduko haragia jasotzeko ilara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: SEG-004/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Hori bukatu zanen, gero, gerra bukatu zan ta gerraostea´re gose garaia izan zan. Nola bizi izan zenuen gose garai hura?
- Gose garai hura razionamentuko ogie eta etxen bost lagun o sei bagenden, eta hura zan, taloa, arto talok. Ogi taloa nahigo izaten gendun, gari-iriñekin eindakoa nahio, zeatik lodigoa izaten zan eta goxogoa.
- A bai, e? Garikin eindako talok´e ba al zian ba?
- Bai, ogi talok.
- Ogi talok, e?
- Ogi talok.
- Ta goxogoa zan hura?
- Hura goxogoa zan. Hura goxogoa zan. Askoz´e goxogoa zan hura.
- Ta taloa zerekin jaten zenduen, oain bezela txorixoakin eo?
- Holaxe, txorixoakin o txerrie etxen hilda zeon ta etxeko txorixoa ta urdaie ta etxeko zeekin. Eta haragie jateko, zapatutan etortzen giñen gu honea. Razionamentun zeon. Zapatu goizeko seiretan aurreko beste etxeko neskea ta biok etortzen giñen gu libra bat haragi eamatea. Jaieako zeozer diferentea nahi ta eamatea. Eta gure etxetik –zer esango det ba nik?– plazaa bezela bizi zan beste lagune eta kontraseñea jarri gendun irtetzen gendun garaien leihotik poxpoloa piztea. Eta nik irtetzen nonen poxpoloa pizten non ta harek irtetzen zonen poxpoloa pizten zon. Ta gero hura beste bide batetik juten zan ta ni kamiñotik, gero biok kamiñoa jotzen gendunen etortzen giñen. Gu etortzeako karnizerin kolea eoten zan, kolea, libra bat haragi hartzeko.
- Ta poxpoloa pizten zenuenen zuk ikusten zenun bestek pizte zola, e?
- Nik pizten non eta harek´e pizten zon ya irtetzea zijola. Hura genduken, beste argiik ez gendun pizten. Hura gendun kontraseñea, ta biok.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!