Gerrako zorigaiztoko deskuiduak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: SEG-004/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak , Iritziak
Transkripzioa
- Gero kruzen, Mutillo aldeko kruzen, bizi zan artzaie. Eta harek zeuzken, ardiik eukitzen zittuen gure etxetik goragoko mendin, ta han hil zan behintzet. Hura bai, han hil zan. Hemen eon dan koziñeren... osaba izango zan. Bai, osaba, aman anaie.
- Ardikin zeola?
- Arditaa edo, beitzea-eo zijola. Deskuidon bat izan zala esaten zuen ordun, deskuidon bat izan zala, baiño deskuidoa izan bazan´e hura hil zan behintzet.
- Jesus...
- La vida.
- Bai, bai... gogorra izango zan garai hura, e?
- Huraxe gogorra. Ni oain telebision esaten duenen gerran dabiztela ta, askotan akordatzen naiz: "Ene... nola, nola ote dabizte? Nola ote dabizte ta ze ikusten...?" Hura ez zan izango ezer´e oraingokin konparatzeko, e? Hura ez zan ezer´e izango oraingokin konparatzeko.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!