Segura (Gipuzkoa)

Gerran, etxetik irteteko beldurra

Gerran, etxetik irteteko beldurra Soldaduek menditik oihu egiten zieten nora zihoazen galdetzeko. Tiroketak izaten ziren orduan. Orduan, ganaduarentzako jana gauez ekartzen zuten; egunez etxean egoten ziren. Hildakorik ez zen egon inguruan; Mutiloan bai, ordea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldaduek menditik oihu egiten zieten nora zihoazen galdetzeko. Tiroketak izaten ziren orduan. Orduan, ganaduarentzako jana gauez ekartzen zuten; egunez etxean egoten ziren. Hildakorik ez zen egon inguruan; Mutiloan bai, ordea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Menditik esaten zuen, e? Buillaka edo nola esaten zuen?
- Bai, bai, buillaka, buillaka... Ene... builla onak etaatzen zittuen ba! Builla onak etaatzen zittuen...! Jesus! Kamiñon eze ikusten zuenen-ta kotxeik-eta baldin bazan, nik ez dakit... jotzea ez zioen botako. Bestela hor pasatzen zien kotxek hartu behar zuen tiroa. Ba al dakizu ze tiroteo? Gero ametralladorak ziela eo ez dakit ze "tatatatata" segidon botatzen zittuen ta... bildurgarrie, e? Egun guztin etxetik irten be! Eta gauen, illuntzen zonen, soroa jun ta ordun, anaiekin-ta batea jun eta belarrak hurrengo eguneako, gaueako ta goizeako, egun guztiako jana ganaduntzako ordun ekartzen gendun.
- Gauen, e?
- Gauen. Ta gero irten be eoten giñen.
- Etxen egun guztie?
- Etxen egun guztie. Tristea zan hura´re, e? Irten´e ein be. Irten´e ein be.
- Eta hildakok-eta eon al zien hemen? Hildakoik eon al zan?
- Ez. Ez, hor ez zan behintzet iñor hil. Mutillo kamiñon bai, kamiño baztarren hil zuen gizon bat, eon zan hilda, Beasaingoa zala eo ez dakit zer esan zuen. Akordatzen naiz jun giñela ikustea ta traje bel-bel-beltxakin nola zeon, kamiño baztarren.
- Jun ziñeten ikustea?
- Ikustea jun giñen, bai. Orduako alde einda zeren hangok, e? Eta jun giñen ikustea gure etxetik aurrea [zean] zeon. Jende asko etortzen zan ikustea. Ta gu´re jun giñen ta kamion baten hartu ta eaman zuen gero. Akordatzen naiz horrekin.
- Ta herria jaisten al zian español mendi hortatik?
- Gauez jaisten ez bazien guk ez gendun iñor ikusten. Ezta iñor´e.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia