Auzolana eta elkarri laguntzeko ohitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: SEG-004/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Eta artoa jotzeako garaien-ta elkartzen ziñeten?
- Baita. Guk lehendabiziko bukatzen baldin bagendun artoa etxea ekartzen eo hola, gero besteai laguntzen [genien]. Eta garie ebaitzekotan´e, gurea preparatu gabe baldin bazeon eta besten batzuk hasita baldin bazeren ebaitzen, hari lagun eittea jun. Eta gero eak etortzen zien gurea berriz. Hortan oso barrio ona izan da, e? Oso ona, oso ona´re. Hortan ez dauke kejaik eukitzeik iñok! Ez, oso ondo.
- Auzolanen-ta ibiltzen ziñeten zuek?
- Bai, bai. Gu danetaa ibiltzen giñen, danetaa.
- Eta idi parea zeukenak besteei utzi ta?
- Bai, beste bi baserri zeren idi parea zeukenak. Ta haatakon bat goldatze- ta etortzen zan. Hori ta... bueno, hartu-emana normal ibiltzen gendun guk barrion. Oain famili askok bertan daukena baiño hobea.
- Etxe bertan?
- Etxe... Gure etxen ez, baiño beste baserri baten badare...
- Bai, gero... beste gauza batzuk sartzen dia, ezta?
- Bai, sartzen die ta...
- Eta gero ze eiten zenduen, lanen... lana batea ein ondoren merienda bat eo?
- Bai... a! bakoitzek bere etxetan, bestek ez giñen, hola juntau ez zan eitten ez, ez. Oin gero sorora juten giñenen ba laurek bostak alden meriendea. Etxea juteko astie bazeon, etxea juten giñen ta, bestela, erreka bazterrea eo soro exkiñan baten eo, jarri ta merindau ta segi berriz´e atzea bertaa.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!