Segura (Gipuzkoa)

Txerria hildakoan, harakinaren eta albaitariaren zereginak

Txerria hildakoan, harakinaren eta albaitariaren zereginak Txerria hiltzen zutenean, harakinari gibel-jana ematen zitzaion. Gibela jan eta gero, albaitariari pusketa bat ematen zioten, ea ona zegoen ikusteko. Txerrikiak egiten zituzten txerria hiltzean, eta auzokoen artean banatzen zen jenero hura. Orduko anoak gogoan ditu Matildek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txerria hiltzen zutenean, harakinari gibel-jana ematen zitzaion. Gibela jan eta gero, albaitariari pusketa bat ematen zioten, ea ona zegoen ikusteko. Txerrikiak egiten zituzten txerria hiltzean, eta auzokoen artean banatzen zen jenero hura. Orduko anoak gogoan ditu Matildek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, ordun, hori, txerria hiltzen zenduenen, karnizeroi hori ematen zitzaion? Gibel jan hori?
- Gibel jan hori. Eta gero, ude jun ta gero presea eittea. Gero beterinarioi pusketea ekartzen zitzaion ona zeon eo txarra zeon ikusteko. Jan ta gero, e? Jan ta gero.
- Gibela jan ondoren?
- Gibela jan ta gero beterinarioi puxketea ikusteko aber ona zeon.
- Beittu... ta beti ona?
- Beti ona! Hala esaten zon behintzet beak eta!
- Eta gero eitten zenittuen txorixok?
- Bai txorixok bai. Txorixok eta mondejuk eta horik danak eitten zien. Beste emakuma bat etortzen zan, laun eittea auzotik eta horik danak etxen eitten zien.
- Ta zeinek, zuek eitten zenittuen?
- Ez, ez. Amak eta...
- Amak eta lagun horrek?
- Amak eta amonak eta horik eitten zittuen lanak, horik eitten zittuen. Gu ez saltsa hortan... guri saltsa hortan ez ziguen uzten.
- Eta gero bizilagunei o auzokoei ematen zitzaien?
- Bai, auzokoei partitzen, auzoa dana bueltan, auzo guztiei partitzen. Eta gero eak atzea guri ekartzen. Eak hiltzen zuenen atzea ekartzen. Hori´re komerie zan ba! Jesus... hori´re komerie zan! "Madre mía"...
- Ta ze ematen zan, odolkia eo?
- Ematen zan odolki... bi edo hiru odolki eta... urdai pusketa bat eta txerrin bizkarrezurreko beste pusketa bat. Eta segun famili on samarrekoa baldin bazan, atzea ekarriko zola jakin... iruitzen zan lekoa, solomo tajada... pusketa bat´e bai. Eta solomoa eramaten ziozunak atzea ekartzen zon. Ta askok guk hiltzeako askok ekarri eitten zuen ta eak ekarri zuena hemen, atzea bueltau.
- Ta baten batek igual tranpa eitte al zun? Txerria hil ta ezer ez esan eo? Holakoik eoten al zan?
- Ez, bistan zeon dana ta. Dana bistan zeon ta ez zeon eitteik holakoik. Nolatan gauen, lo gendela-eo, eitten ez zon, bestela ez zeon eitteik! Zeatik barrio bat da hola... junto samarra da. Ez dare etxe askoik.
- Zenbat dare?
- Bi... bi, gurea hiru, hola bertan darenak. Ta aldameneta darenak lau, bost, ta beste alden Mutillo aldeko terrenotan darenak, zazpi. Eta ez zeon hainbesteaiñoko.. ez zeon pekatu haundiik eitteik!

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia