Segura (Gipuzkoa)

'Cara al Sol' abesten zutenekoa gogoan

'Cara al Sol' abesten zutenekoa gogoan <p>Mojekin ikasi zuen. Eta han <em>Cara al Sol</em> abesten zuten zelaian, mojekin eta alkatearekin. Hori astean hiru bat aldiz izaten zen, eta besoa jaitsiz gero, zigortu egiten zituzten. <em>Cara al Sol</em> abesten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mojekin ikasi zuen. Eta han Cara al Sol abesten zuten zelaian, mojekin eta alkatearekin. Hori astean hiru bat aldiz izaten zen, eta besoa jaitsiz gero, zigortu egiten zituzten. Cara al Sol abesten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta monjatan esan dezu `Cara al Sol´ eta kantatzen zenuen, e?
- Bai, honbre! Esto... mojak aurretik eta alkatea atzetik, jardiñen ibiltzen giñen gu `Cara al Sol´, hola eskue gendula eta, bajatzen bagendun, "castigo".
- Ta hori egunero?
- Asten hiru bat aldiz. Hura bajatzen bagendun, kastigauta.
- Eta hori goizetan, eskola sartu aurretio?
- Eskola sartu aurretio. o, bestela, hamaikak alden, "recreo"... ez genun "recreo"ik izaten, e. Deseatzen eoten giñen `Cara al Sol´ kantatzea juteko, pixkat kanpoa irtetzeko. Egie da hori!
- Ta akordatzen zea abestie nola zan?
- `Cara al Sol´? Bai.
- Gerau zaizu rekuerdon?
- Bai.
- Ta abestuko zendun oain?
- Baita.
- Aber ba...
- "Cara al sol con la camisa nueva que tú bordaste al rojo ayer, me hallará la muerte si me lleva y no te vuelvo a ver. Y formaré junto a mis compañeros que hacen guardia sobre los luceros. Impasible el ademán, y están presentes en nuestro afán. Si te dicen que caí, me fui al puesto que tengo allí. Volverán banderas victoriosas y al paso alegre de la paz traerán prendidas cinco rosas: las flechas de mi haz. Volverá a reír la primavera, que por cielo, tierra y mar se espera. Arriba escuadras a vencer, que en España empieza a amanecer".
- Joe...
- Hori gogon geldittu zitzaien...
- E?
- Hori gogon geldittu zitzaiela, ene.... Hori... ez zat ahazten e...
- Ez zaizu ahaztu ez.
- Ez zat ahazten, ez.
- Eta ikasi, nola ikasi zenduen? Errepikau ta errepikau eite zizuen o?
- Eunero kantu hori kantatzen gendun kalea, kamiñoa... oi esto... jardiñea irtetzen gendun guztiin, ta eskolan barrun´e askotan berriz bai ta... Hori hemen sartu ezkero ta kito. Nei sartu zitzaien ta nei ez zat hori ahazten.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia