Eskolako oroitzapenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zazpi urtetik 11 urtera bitartean ibili zen eskolan. Orduko oroitzapenak gogoan ditu: Cara al Sol, gerra hasiera, doktrina, bi komunio...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: SEG-004/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Zazpi urtekin hasi nintzen eskolan eta hamaika urtekin geldittu nintzen. Eze askoik ez non ikasi nik eskolan.
- Zazpi urtetik hamaika, lau urte ordun?
- Bai, besteik ez.
- Baiño ze rekuerdo daukezu eskolakoa?
- Eskolakoa? Mojakin hementxe ibiltzen giñen ta, mojakin. Gero gerrea sartu zan eta "Cara al Sol" kantau jardiñen ta hementxe mojakin oso poliki. Askotan ez zan etortzeik izaten eskolaa... zeatik gero gerrea hasi zanen, gure etxetik aldamenea español esaten zaion mendie dau. Ta han soldaduk jarri zien ta tiroa botatzen zuen ta ez giñen etortzen eskolaa. Gure eskola hola jun zan. Dotriña. Komunio haundie eitteko. Lehen bi komunio izaten zien hemen behintzet! Zazpi urtekin e... txikie ta zortzi urtekin, oi... hamaika urtekin haundie. Eta hura ein ezkeo ya eskolako...
- Kontuk akabau.
- Kontuk akabau zien.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!