Santa Engrazi auzoan pozik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: SEG-004/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
-Nolakoa da auzo hori, Santa Engrazi? Zuek gaztek ziñetenen-ta mobimendua ba al zeon?
-Ke ba, berdin-berdin dau, berdin-berdin.
-Berdin-berdin?
-Berdin-berdin.
-Baiño emitaa juten ziñeten ta?
-Urten behiñ ematen da meza, “dieciséis de abril”. Santa Engrazi eunen ematen da meza. Bestela ermitan jolasean ibiltzen giñen gu ermitan barrura sartuta. Kukuketan ta... han jolasen, hoixe ibiltzen giñela!
-Kukuketan?
-Bai.
-Nola zan?
-Ixkutaketan. Guk kukuketan esan genion ordun. Baiño ixkutaketan ibiltzen giñen elizan. Giltzea eak eukitzen zuen hango mutillek eta neskea´re, arreba bat zeuken –oaintxe hil da gaiñea–, eta han ibiltzen giñen jolasen barrun sartuta. Gustora asko gaiñera, danok juntauta. Ta gero eun baten ibiltzen giñen baserri hortan ta gero juten giñen beste baserri batea. Gure etxen´e han ibiltzen giñen, danok jolasen.
-Klaro!
-Gero gure etxek zeuken aldamenen gaztaiñari haundi bat. Eta han´e arbolak eta… hola ibiltzen giñen gu! Jaietan ez gendun pentsatzen kalea etorri ber gendunik´e. Bueno… ezta pentsau´re!
-Ezta nahi´re igual?
-Ezta nahi´re! Baiño behin hasi giñenen bai. Ordun gustora etortzen giñen.
-Bai, ezta?
-Bai.
-Eta asko juntatzen ziñeten, gaztek ziñetela, umek ziñetenen? Baserri askotakok?
-Juntatzen giñen baten hiru, besten lau… gero beste Mutiloa aldea zeon baserri batekok´e etortzen zien, bost, sei, zazpi... hamar bat neska behintzet bai. Ta mutikok´e bai. Danok, neska koskor eta mutikok danok ibiltzen giñen jolasen.
-Danok?
-Danok.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!