Anttoni Aldanondo Lardizabal
Segura (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Anttoni Segurako Aldaola baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa; eta ama, berriz, Segura bertako Arrabiola baserrikoa. Eskolan ibili zen 14 urte bete zituen arte; eta, ondoren, sukaldaritza ikasten ere ibili zen. Baserrian lan asko egin bazuen ere, 22 urte zituela Zaragozara joan zen familia baten etxean sukaldari aritzera. Urtebete bertan igaro zuen, eta Idiazabalgo Zepai tabernan aritu zen sukaldari beste urtebetez. 24 urterekin ezkondu eta bere senarrarekin batera denda ireki zuen Seguran. Dendaria izanik, garai bateko denden nondik norakoak aipatu zizkigun elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SEG-018 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?