Paul Martin Fagoaga
Sara (Lapurdi) (1926-2017)
Biografia
1926an sortu zen Sara Plazida etxean, hiru haurrideen artean erdikoa. Bere gurasoek denda txiki bat izan zuten. Sarako historiaren lekukoa izan zen Paul. Kontrabandoa eta alemaniarren okupazioa ezagutu zituen. Eresoinka abesbatza ere ezagutu zuen, Saran egon zen denboran, eta, horrekin batera, baita askok 'gorritzat' zeuzkaten Gerra Zibileko errefuxiatuak ere, jeltzaleak gehienak. Bertzalde, Paul oso pilotari ona izan zen. Anaiarekin aritzen zen errebotean eta fama handia lortu zuten biek. Saran ospetsua den Arraya jatetxe eta hotela berak sortu eta garatu zuen. Elkarrizketa grabatu zen denboran, bere semeek zeramaten aitak sortutako Arrayaren segida. Saran zendu zen Paul-Martin 91 urtetan, 2017ko maiatzaren 24an.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SAR-001 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Joseba Erremundeguy | ||
SAR-005 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Joseba Erremundeguy |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?