Lanik gabe aberastu nahi zuen gizona
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SAN-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lanik egin gabe aberastu nahi zuen gizonezko baten istorioa. Mugaz bestaldera, Espainia aldera joan zen zorte bila.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 08a
- Iraupena: 0:04:08
- Erref: SAN-003/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Behin bazüzün franzes auher bat nun atsülütoki desiratzen baitzian lanik egin gabe aberastia, jiten ziozü pentsamentiala behar ziala juan Españalat han jentia axtoxiago beitzen Franzian beno. Agian lanik egin gabe aberasturen zela. Arren phartitzen düzü Españari bürüz bi soseki eta nula nazione hortan üsü idor beita ekhia zinez bero, jarten düzü bide bazter batetan itzalian zühain baten pian. Bethi pentsamentütan ari nula behar zian jokhatü lanik egin gabe aberasteko. Delako bi sosekua arriskatzen dizü paper gorri marsandiza trozatzeko hartarik erosten. Lehen hiriko magasi batetan erosten dizu bi sosen papera eta berriz aitzina phartitzen. Ekhiak erratzen, bidian errhautsa lodi. Ohartürik Españan pürnasak abondant ziela eta agian ükhenen ziala arnatür pürnas ehaiteko erremedioaren, paper gorri hua ejerki karre nabelarekin phikatzen dizü eta espezia plegatzen den gisa bideko errhautsetik paket txipi ahala oro egiten dizü. Lehen herriala heltü onduan oihü arramaz hasten düzü erraiten dialarik: ¿Quién quiere comprar polvo para matar chinches? Hori erran nahi beita: nork nahi du erosi pürnas ehaiteko errhautsik. Phentsa! Familiak osoik.
Purnasez korronpitüik fite sürtut emaztiak juaiten tüzü erremedio balius hortarik erostera zuin lehenka. Fite finitü züzün ene probisionia bena nula beste bi soseki beltzen muien probisione egiteko, holaxe muien horrez egiten dizü nahi ziana oro sos. Ürgüliak hantüik txapel xütarekin jiten düzü Frantziarat aberastürik, mündia estonaturik holako gizon auher bat nulaz hain fite aberastü zen jelos zütüzün eta estonatürik Españan hain aisa hain aisa zenez aberastia. Bena gizon horrek nula bil hala igor. Frantzian fite praubetu züzün ziolarik bere beithan orai berriz praubetürik ere arra berriz badakiat noat juan eta zer egin berriz aberasteko. Azken sosak Frantzian jan abantzatü onduan phartitzen düzü berriz ber lekhialat ustez txoriek ber lekhietan egiten zütien habiak. Ber probisione süertiaz ontsa montatürik, lehen igan zen hirian hasten düzü arramaz: "¿Quien quiere comprar polvos para matar chinches?". Berriz ere emazte horik laster frantzesaren ondotik erraiten zialaik frantsesari: bena zure errhautsak eztizü potelerik; gü gure pürnasekin gütüzü, kasi lehen beno haboroekin gütüzü eta ezpadüzü erremedio hoberik, batere eztizugu haboro nahi. Frantses horrek: ha hori eztüzü ene ogena, otzanakien erremediuaren untsa enplegatzen, nun ahantze betzaitan ordian zier esplikatzeko; orai untsa eni beha ziteie, nula egin pürnasik gabe nahi bazie izan; har ezazie oroek
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!