Emaztegaia tximiniatik gora
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SAN-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emaztegaia ikustera joan eta hau tximiniatik gora nola zihoan ikusi zueneko istorioa. Senargaiak gauza bera egin zuen, emaztegaia jarraiki. Orduan ikusi zuen sorgina zela eta deabrua ere bertan zela.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 08a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: SAN-001/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Bidabe Santa Grazikua emaztegeiaren ikhustera berantto juaiten zelarik sükhalteko leiho xilotik so jarri zen barna sarthu beno lehen; ikhusten du neskatila su pazterreko harri bat eraikirik hantik üntamio bat har eta khorphitzaren üntatzen eta berhala tximinian gora juaiten. Sartzen da barna et'emaztegeiaren ber üntamiuaz zerbütxatzen da eta berbidiaz airian juaiten. Heltzen da ordoki eder batetara nun beitzen musika süerte orotarik. Han ikhusten du emaztegeia belhagile lagünekin dantzan. Jargü eder batetan zen ororen nausi adar handi eli bateki. Aski libertitu zirenian nausia eman zen belhaniko büria, jargian pausatürik eta zaragollak aphaltürik, oro herrokan juan ziren ordian haren gibel aldiari pot emaitera. Bidabek beitzian xakolan eskalanpu adelatzeko phuntsu txorrotx bat ahuaz emaiteko phartez phuntsuaz eman zeron pota ahal bezan azkarki. Nausiaren arrama izigarri bateki oro hantik galdü ziren eta Bidabek ediren zian bere buria harri eta elhorri baizik etzen güne batetan bere etxiain hürrünxko, etzen haboro neskatila haren ondotik juan.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!