Santa Grazi (Zuberoa)

Santa Graziko gizona eta Basajauna

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Hondagneu, Gracieuse

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SAN-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santa Graziko bizilagun bat mugaz bestaldetik etxerantza zihoan kontrabandoko gazta zuela. Ekaitz izugarri batek harrapatu eta kobazulo batean babestu zen. Basajauna zegoen han, askotan deabruarekin lotu izan dena. Basajaunak hiru egi esateko eskatu zion, bestela arriskuan egongo zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste ordüz Sarko Santa Grazikua jiten zelarik Españatik bizkarra gazna kuntrebandazko kargatürik garden lotsaz sarthü zen Ehujarreko arrolla handian eta hantik ezin jelkiz zelarik üIüna jin zen eta tenpesta izigarri bat ere bai. Lotsatürik biderik ezin heretsatüz zelarik ikusten dü argi bat arphe handi baten pian, harat bürüz indar egiten du, ziularik: izanik ere debria bere adar okherreki behar diat horra illhaintü. Ediren zian ez debria bena basa jauna ari zela ezpel adar handi baten phuntan ahari baten osorik erratzen. Sarko harriturik etzen zotükhatzen ahal, basa jaunak erraiten dero: sar adi ahari hau janen diagü biek eta denbora hartan hirur egia handi ezpadeitak erraiten, nik hi janen hait, aspaldian kiristi aragiaren txesta nahian beniz. Sarkok erraiten dero botza aphaltuz: jauna, erraiten dizie gai zohardian argizagiak argitzen dialarik: hau egüna bezan eder den egiraia düzü; nik eztit hola edireiten. Arrazu duk, bat badük edirenik. Jauna erraiten dizie mestüra jan batzutarik jaten ari delarik: hau ogia beno hobe düzü: nik eztit hola edireiten. Arrazu dük, dio basa jaunak. bida batük edirenik. Jauna uste ükhen banü zure heben batzia gaur anündüzün hunako. Hori dük egiarik handiena dio basa jaunak, abil bena ehadila ene bidian üsü agi.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia