Noelie Bidalun Etchemaite

Santa Grazi (Zuberoa) (1927)

Biografia

Santa Graziko Akoze etxean sortua, Caserna auzoan. Aita Junes Bidalun zuen, etxondokoa, eta ama Marijana Soko, Maiastüia etxekoa, Santa Grazikoa hura ere. Laborariak ziren. Anai bat zuen, gazteagoa, Beñat. Aitaren ama beraiekin bizi zen. Noélie Bordelera joan zen lanera, 19 urtetan, osaba-izeba batzuengana. Jendeen etxeetan garbiketa egiten zuen. 21 urtetan neskato joan zen; Kortondo zen nagusia, Larrainekoa, eta ostatu bat zuen: "Le Lion d'Or". 18 urtez zerbitzari egon zen jatetxe hartan. Bordelen ezagutu zuen senarra izango zuena: Larraineko Jean Pierra Etchemaite. 1956an ezkondu ziren. Senarra itsasontzi batean lanean ari zen. Bi alaba izan zituzten. Erretretan, Zalgizera joan ziren bizitzera.  

Zintak

KodeaDataProiektua
SAN-005 2014 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia