Junes Casenave Harigile

Santa Grazi (Zuberoa) (1924)

Biografia

Santa Grazin sortua, Arhanpetegia etxean. Familia karrika erditan zen etxe batera joan zen bizitzera ondotik. Ama, Mailuisa Harigile, Santa Grazin sortua zen, Gaxeio etxean. Aita, Bernard “Beñat” Casenave, bearnesa zen, Aspe ibarreko Escot herrikoa. Oihanzain zen, eta Santa Grazin izan zen izendatua (1945an zendu zen). Hiru senidetan bigarrena zen Junes, denak mutikoak. Aita bearnesez eta frantsesez mintzo zitzaien; ama, aldiz, euskaraz. Anaien arteko mintzaira euskara zen. Junes 10 urte arte herriko eskolan ibili ondoren Betharram apez eskolara joan zen ikasketen segitzera, Lestelle-Bétharram herri bearnesera. 8 urte zituenetik bazekien apeztu nahi zuela. Gerla bukaeran, Alemaniara joateko deitua izan zen, eta Betharram aldean gorde zen. 1948an apeztu zen, Betleemen. Betharramen 4 urtez irakatsi zuen, 12 urtez Limoges herrian eta ondotik Donapaleuko Etchecopar kolegioko buru egon zen 17 urtez. 1981an, Xiberoara bueltatu zen: bi urtez Larrainen egon zen eta 27 urtez Altzain. 2010ean Donapaleuko Betharramisten etxera erretiratu zen. Irakaskuntzaz eta apez lanez gain, gai ezberdin anitz landu ditu: euskara, mitologia, yoga eta lasaialdiak, landareak.

Zintak

KodeaDataProiektua
SAN-006 2015 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia