Anne Marie Basahaun Aguiar Goihenetxea
Santa Grazi (Zuberoa) (1927)
Biografia
Aña bezala ezaguna. Bere aita eta ama Petti eta Xaxi deitzen ziren. Goihenetxea etxean bizi ziren, Santa Grazi herri erditik aski urrun, sei kilometrora. Aita etxondokoa zen eta ama, berriz, Santa Graziko beste etxe batekoa. Aitak, laborari izateaz gain, beste jendeentzat eskalanpuak eta laneko tresnak egiten zituen. Ondorioz, Añaren amak eta ahizpek (hiru ahizpa ziren) zuten etxondoa gehienbat joanarazten. Aña Santa Graziko beste etxe batera ezkondu zen (Aguiar familia) 1948an. Bere gurasoak bezala, laborari ziren Aña eta senarra. Sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SAN-004 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?