Joxe Mitxeo Baleztena
Saldias (Nafarroa) (1944)
Biografia
Saldiasen jaioa, Olasoa laborantza-etxean, eta Jurdanera ezkondua. Zortzi senidetan zazpigarrena. Bi gurasoak saldisarrak. Aita Frantzian bizi izana, oihanera lanera joana. Joxe, gaztetan, Matxinbentan piñu-monteran lanean ibilia, bere mandoarekin, mutil saila bere kargu zuela. Hogei urtetan Kaliforniara artzain ia lau urterako joana. Europara itzulita, berriz ere oihanera lanera, Frantzia aldera, zerratzeko egurra ateratzera (Tourmalet, Aspin eta abarretan). 27 urte zituela atzera Saldiasera itzuli eta gerora zerrategia jarri zuen bertan, aurretik hartutako eskarmentua baliatuta. “Gaueko lanean” ere ibilia. Zurgina izaki, etxe eta baserrietako zurajearen gorabehera eta izenak ederki ezagutzen ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SAL-003 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute