UEU Udako Euskal Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) lukuru asmorik gabeko eta onura publikoa duen kultur elkartea da. Bere helburua Euskal Unibertsitatea sortzea da: euskara hizkuntza nagusia izango duena, euskararen lurralde guztiak kontuan hartuko dituena eta euskal gizartearen beharrei erantzungo diena. Bide horretan ikastaroak eta formazio desberdinak antolatu, unibertsitate mailako testu-liburuak argitaratu, komunitate euskaldunari topagunea eskaini eta berau trinkotzeko IKT alorreko hainbat proiektu martxan jartzen ditu.
2018an UEU eta bertan lan egiten duten pertsonak ezagutarazteko helburuarekin #NikUEU kanpaina jarri zuen martxan. Hainbat bideo grabatu ziren eta proiektu honetan katalogatu ditugu.
2023an Ikerl(h)ari proiekturako egindako beste bi elkarrizketa ere aurki daitezke atal honetan. Ikerl(h)ari proiektuaren helburua ikerketan euskaraz ari diren ikertzaile gazte euskaldunak ikusgarri egitea da. Eten ez den hariaren matazaren hasierara ere jo nahi izan du UEUk, aurretik izan zirelako ikertzaile euskaldunak eta gerora ere izango direlako. Nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko, bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso zituzten dokumental labur bitan. Grabazioak BIRA produkzioakek egin zituen
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Hizlariak | |
---|---|---|---|---|---|
GER-137 | 2023 | Etxebarria Bilbao, Jose Ramon | |||
GET-034 | 2018 | Alegria Aierdi, Edurne | |||
GTX-010 | 2018 | De Abajo Gonzalez, Alberto | |||
IEA-008 | 2018 | Ablanedo Larrion, Ane | |||
LEM-007 | 2018 | Menika Basterretxea, Mari Karmen | |||
LOI-007 | 2018 | Altonaga Sustatxa, Kepa | |||
ONA-238 | 2018 | Gartzia Isasti, Pruden | |||
STZ-001 | 2018 | Camacho Romero, Abel | |||
TOL-082 | 2018 | Lopez Gazpio, Josu | |||
USU-087 | 2018 | Torregarai Martija, Idoia | |||
ZAM-006 | 2018 | Artetxe Sanchez, Karmele |