Oñatiko noka: Ingo Xonau!
Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua da Ingo Xonau! Emakumeen hika bereziki. Herri ekimenetik sortu da egitasmoa, Oñatiko Udalaren babesarekin, noka galtzen ari zela ikusita. Badihardugu elkarteak hartu du proiektuaren gidaritza, eta herriko hainbat eragile ari dira parte hartzen (Udal euskaltegia, Jabetze Eskola, ikastetxeak, herritarrak...). 2019an noka jasotzeko elkarrizketak egin genituen, eta hementxe daude guztiak, pixkanaka-pixkanaka lantzen eta bistaratzen goazenak. Jasotako testigantzekin hainbat ikus-entzunezko ere prestatu ditugu (azpian horietako bat). Herritarren laguntzaz, diagnostiko-ikerketa txiki bat ere egin genuen, auzoz auzo nokaren egoera zein den jakiteko. Noka biziberritzeko eta hitanoa bultzatzeko hainbat ekimen egiten ari gara, elkarlanean: Hikalaguna, hika ikastaroak, poltsikoko liburuxka, aditz-taulak...
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Hizlariak | |
---|---|---|---|---|---|
ONA-279 | 2019 | Etxeberria Kortabarria, Pili - Martinandiarena Telleria, Kontxi - Orueta Biain, Marilu | |||
ONA-280 | 2019 | Etxeberria Kortabarria, Pili - Martinandiarena Telleria, Kontxi - Orueta Biain, Marilu | |||
ONA-281 | 2019 | Beitia Bolinaga, Alaia | |||
ONA-282 | 2019 | Biain Biain, Kontxita - Biain Iñurritegi, Mari Tere | |||
ONA-283 | 2019 | Irizar Kortabarria, Maider |