Oiartzuarren baitan izeneko proiektua 2006an abiatu zen. Oinarri-onarrian hauxe zuen helburua: azkeneko urtetan hain azkar aldatzen ari den Oiartzungo hizkera bildu eta honekin batera baita herriko memoria kolektiboa ere. Oiartzuarren Baitan proiektuaren sortzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean finantzatu eta babestu du.