1996an Hitza Jasoz taldeak hainbat grabazio egin zituen Usurbilen bertako jendearen testigantza jasotzeko. Lan haren balio etnolinguistikoa aintzat hartuta, Usurbilgo Udalak material hura landu eta material berria jasotzea erabaki zuen. 2010ean lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Udalak Badihardugu Elkartearekin. Alde batetik, Hitza Jasoz taldeak egindako grabazioak ekarri ziren Ahotsak-era eta, bestetik, elkarrizketa berriak egin ziren. Grabazio horiek Usurbilgo Ahotsak proiektuan aurki ditzakezue.