101L - Bertakotzen Urretxu-Zumarraga

Immigrazioa da Bertakotzen proiektuaren oinarria: Urretxu-Zumarragara bizi izatera etorritako pertsonek bertakotzeko egin zuten eta egiten duten bidea ezagutzea. Helburua: bizikidetza, euskara integraziorako tresna gisa hartuta.

60ko eta 70eko hamarkadan eta 2000. urtetik aurrera etorritako etorkinak eta haien ondorengoak dira proiektu honen ildo nagusia. Urretxu-Zumarragara bizi izatera etorri, eta bertakotzeko egin duten prozesua. Haien esperientziak. Proiektuaren helburua: etorkin askok bertako kulturara eta hizkuntzara egokitzeko egin duten ahalegina erakustea eta balioa ematea, beste kultura batzuenganako errespetua eta gertutasuna erakustearekin batera. Euskarak integraziorako eta bizikidetzarako duen gaitasuna ezagutaraztea. Sasoi bateko immigrazioaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko balioko du proiektuak. Izan ere, sarritan ez ditugu aintzat hartu (bertakotzat hartzea ere kosta egin zaigu) eta oso gutxitan ematen zaie hitza. Bizikidetzarako pauso bat izango litzateke, omenaldi txiki bat egiteko modua.

 

Egindako elkarrizketak ikusteko, jo 101 L webgunera

Zintak

KodeaDataHizlariak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia