Xabier Azurmendi zegamarrak hainbat elkarrizketa egin zituen bere jaioterrian, 1980-1990 inguruan, ahozko ondarea jasotzeko. Zegamako kontu orokorrez gain, sineskerak, ipuinak eta esaerak bildu zituen. Jasotakoaren zati bat 'Atzoko Zegama' liburuan argitaratu zuen Eusko Ikaskuntzak 1997an, bera hil eta urtebetera. Berak egindako eta bildutako hainbat grabazio eskuratu genituen Zegamako Udalari esker, eta proiektu honetan katalogatu ditugu guztiak.