Arropa erosi egiten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-016-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen arropa gutxi zeukaten, eta ama ahal zuen bezala moldatzen zen denen arropa garbitzeko. Arropa eginda erosten zuten Errenteriako "Irunesa" dendan. Amak ez zuen izaten denborarik arropa josteko.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: PAS-016/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta erropa're ez zenuten eukiko nahi beste?
Keba!, keba! Amak iten zittun ohira bidali guri ta batzuena su ondoan jarri garbituta ta ahal zun bezela, neguan, behintzat. Udaran, pues ez, ez, keba!, keba! Orduan zen pobreza, hola esaten den bezela, haundiya, haundiya, haundiya.
- Erropa ze iten zen, tela erosi ta gero etxian josi ala nola iten zenuten?
- Ez, nik izautu dut kalian Errenteiyan erosten genitula, oaindik goatzen naiz zein dendetan ta.
- Tela?
- Ez, ez; egiñak, egiñak, egiñak, bai, egiñak.
- Ta nola izena zun dendak?
- Irunesa, ordun esaten zioten, Calle Viterin dao oaindikan'e, oaindik segitzen du.
- Orduan erropa inda, soiñekoa ta?
- Bai, bai, arropa gutxi; juxtuak eosten zian ta igual baten batek ematen zizun. "Era un regalo" esaten dan bezela.
- Amak ez zun eukiko denborarik josteko ta.
- Jesus, Jesus, Jesus. Goizian kalea juan ta zazpi ume hemen; Jesus, Jesus. Ez ez zeon.
- Gainera alargun gelditu zanian zuek txikiyak izango ziñeten?
- Hoixe, nik hamahiru urtetik azpian geatu nitzan, ta bestia hamahiru urtetik hamalaura, zazpi geatu giñan. Zaharrenak hamalau eskasakin eta ni hiru eskasakin geatu giñan.
- Orduan, lanerako esku gutxi ta jateko?
- Bai, apetittu ona.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!