Pasaia (Gipuzkoa)

Frontean, italiarrek harrapatu zituzten arte

Frontean, italiarrek harrapatu zituzten arte <p>Amaiur batailoian ibili zen gerran; nondik nora ibili ziren azaltzen du: Bizkaian, Santanderren, Santo&ntilde;an, Laredon... Azkenean, errenditu egin ziren eta italiarren esku geratu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amaiur batailoian ibili zen gerran; nondik nora ibili ziren azaltzen du: Bizkaian, Santanderren, Santoñan, Laredon... Azkenean, errenditu egin ziren eta italiarren esku geratu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek hara jun nahi zenuten?
- Bai eta "batallón Amaiur" juntatu giñan ta geo han ibili giñan.
- Ta batailloi horreta, horrekin nun ibili ziñaten?
- Ba Bizkai partian'e bai eta geo zerian, Santo, Santander partea jun giñan ere, Torrelavegako mendiyeta eta handikanen etorri zaigu billa zea Santoña jun bihar genula, barku inglesak zetoztela gure billa, bueno zea itea ta handikan´e Frantzira juteko eta danak “hartu bire ezkerretati eskubira sartu zeatikan hemengo [...] sartuko zeate-ta”. Ta bide ezkerreta batailloi guziya jun giñan Santoña. Santoña jun giñen ba barkoik ageri ez. Eon ta eon ta hurrengo egunen etorri ta bat'e ez. Lau egun-o bost pasa gendun han ageri ez. Atzerriko bazetozten, jaitsi ziguten Coñan, Santander aldetik eta Bilbao aldetik ta esan ziguten errenditzeko, bestela artilleriakin hasiko ziela zerian eta ez giñen errenditzen. Ta atzeneako, errenditu in bihar izandu gendun, zeatik barkuik ez zetozen-ta. Klaro
- Ta ya ezin zenuten gehio?
- Errenditu giñanian, italianuak sartu zian ta haik harrapatu zuten ta filan formatu ta armak eta botzeko zerea, formatu ta armak botzeko horrea, aldamenea botzeko […]. Ta pasa-pasa ta eraman zuten kanpo futbol batea ta han […], gau guziya han patzen "al interperie" kanpo futbolen ta geo hurrengo egunetik hasi zian, zea Laredora eamaten, kanpo futboletik Laredoa. Ta han jarri ziguten zeria, almazen plaian alanbradakin ta itxi ziguten dana eta jun eunetik eunera jun zian ba lokaletan sartzen guri, batzuk fabrika batea, besteak beste eskoletako zerea, zereta lo iteko-ta. Ta han sartu giñan ta han pasa genun, ez dakit, hillabete-o igual pasako genun o hola.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia