Nazio minorizatuak ezagutzen Bittorren eskutik
Hizlaria(k):
Larragoiti Gonzalez de Mendibil, Alex
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-060-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
16-17 urterekin ezagutu zuen Bittor. Herriko Tabernako txoko batean egoten zen egunkaria irakurtzen. Ordu asko egiten zuten berbetan. Oso lagun egin ziren. Berarentzat batez ere laguna zen. Euskara eta euskal Herria maitatzen Bittorrekin ikasi zuen. Egunkaria hartu eta notiziak komentatzen zituzten. Euskararen arloa aipatzen da bet , baina badago beste arlo inportante bat ere: beste nazioak, minorizatutako beste kulturak maitatzen ikasi zuen berarekin. 1992an gertatu zen Sobiet Batasunaren porrota, eta orduan azaleratu zen hainbat nazio: txetxeniarrak, inghusak eta Kaukasoko beste batzuk. Bittorren bidez izan zuten haien berri. Hizlari ona bazen, entzule hobea zen. Errespetu handiz hurbiltzen zen jendearengana. Otxandiora etortzen ziren kanpotarrak Bittorrengandik pasatzen ziren eta haren lagun min bihurtzen ziren. Gure tesitura berdintsuan dauden herrialdeak ezagutu eta maitatzen ikasi zuen. Hori da berarentzat Bittorren ekarpenik handiena.
- Proiektua: Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Gontzal Mendibil
- Data: 2013(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:03:43
- Erref: OTX-060/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!