Aho hizkuntzan eta ingurunearen ezagutzan oinarritzen zituen bere azterketak
Hizlaria(k):
Axpe, Juan Cruz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-058-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zenbat eta nagusiago, orduan eta gogorragoa bere planteamenduetan. Ez zuten asko eztabaidatzen. Bittor oso polemista zen eta txoke egiten zuen ingurukoekin, batez ere zenbait euskara aditurekin. Ez zen oinarritzen liburuetan eta dokumentuetan, nahiz eta arlo hori ere landu. Baserritarren edo artzaien hizkuntza nahiago zuen. Batez ere inguruari begiratzen zion. Mendiak ez dira aldatzen. Hor begiratu behar zen euskara aztertzeko. Erro eta Gara ere horretan dago sustraituta. Arratiako euskara asko famatzen zuen. Denborak arrazoia eman dio. Gaurko filologoak bide horretatik omen doaz.
- Proiektua: Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Gontzal Mendibil
- Data: 2013(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:06:12
- Erref: OTX-058/005
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua , Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!