Ziztaden aurkako erremedioa. Medikua eta albaiteroa
Hizlaria(k):
Askorbebeitia Urigoitia, Pilar
;
Gallastegi Ajuriagerra, Miren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-024-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Intsektuen ziztadak nahiz asunarenak zazpi belarrekin (edozein zazpi belar) igurtzi behar ziren sendatzeko. Suge batzuek haginka egin arren, ez dute pozoirik; baina suge gorria arriskutsua da. Don Samuel mediku ubidearra gogoratzen dute. Medikuak ez zuen kontsultarik; abisatu ondoren etxeetara joaten zen gaixoak ikustera. Hilean hainbesteko txiki bat ordaintzen zen medikuagatik. Txerria hiltzen zenean, medikuari oparitxoak eramaten zizkioten. Oparitxook medikuari, albaiteroari eta abadeari emateko ohitura zegoen.
- Proiektua: Otxandioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 28a
- Iraupena: 0:04:19
- Erref: OTX-024/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Erremedioak , Ohiturak eta bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!