Otxandio (Bizkaia)

Erre-belar enplastua

Erre-belar enplastua Erredurak sendatzeko errebelar enplastua zen ona. Haren izerdi horia erabiltzen zen horretarako. Garatxoentzako ere eraginkorra omen zen. Izerdi hori ez omen da ona xurgatuz gero. Landare pozoitsuak ere badira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-024-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erredurak sendatzeko errebelar enplastua zen ona. Haren izerdi horia erabiltzen zen horretarako. Garatxoentzako ere eraginkorra omen zen. Izerdi hori ez omen da ona xurgatuz gero. Landare pozoitsuak ere badira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta errientzat? erre ezkero?
- Pilar: Ba erre-bedarrak, bedar batzuk dauz erre-bedarrrak, enplastue ein ta ipiñi.
- Ta zer bedar dien bakizu? edo zelakoak?
- Pilar: Gurien...
- Miren: Apurtute holan esne hori bat urteten dotse /urtetentse/, horidxe urteten dotse esne horidxe ta harexeaz esnian untau ta gero enplastau, ez daitz zelan dekon izena e.
- Pilar: Horrentzako "verrugas" be horrentzako be ha ona ona tintie gorri bat.
- Miren: Horidxe dauko.
- Pilar: Horidxe dauko, baia haren lorak diez benenosuek. Nik liburu bat dauket ze bedar dizan onak ta ze bedar dizan txarrak. Ta gero dauz holan girnaldak urtetan dabe lora zuridxekaz, ta harekaz kontuz ze harek benenosuek die-ta. Gu ez ez goizelako zerik, baie.
- Miren: Txupau ez dozulako eitten.
- Pilar: Ez harek txupetakuek ez diez, baia diez polittek holan girnaldak-eta eitteko diez polittek. Baia hegaziek eukitten nauezenien, behin ikusi noezan harexek bedarrak jaten ta gero hegaztidxek moteldu. hartu noan liburuoi, begittu noan ta "que tinen veneno". Ta horrek tinte zerak be benenue da.
- Miren: Txupetan bozun bai.
- Pilar: En kanbio beren tantakie ona da.
- Miren: Oso , errientzako-eta oso ona da.
- Pilar: Berrugak kentzeko.
- Miren: Errientzako be bai. Izena ez daitz zelan daukan e!
- Pilar: Nik liburue bati emon notsan, zelan berak bedar soluen bedarrak-eta eitten eban ba nik ez nazenien nire illobak hau leidu be ez daure eingo. Ta beittu zelako tontatxue nazen, ba emon notsan haidxe liburori. Esan notsan: "Eutsi!".

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia