Otxandio (Bizkaia)

Hilekoa, bizioak eta zurrakapote

Hilekoa, bizioak eta zurrakapote <p>Neskek hilekoarena ahizpa zaharrengandik jakiten zuten, edo lagun arteko solasetatik. Hamazazpi urterekin Pilar neskame joan zen Bilbora. Ahizpak amonari kontatu zion bere lehenengo hilekoa etorri zitzaionean, eta honek zapiak prestatu zizkion. Mireni hilekoa etortzen zitzaionetan amonak ko&ntilde;ak kopatxo bat eskaintzen zion. Pilarri, berriz, bizioentzako ematen zioten ko&ntilde;aka, berakatz atalekin kopan jarrita. Katarroa kentzeko zurrakapote ematen zieten, ko&ntilde;ak beroa alegia. Sukarrarentzako zapi hotzak jartzen zizkieten bekokian. Tripak txarto bazituzten, kamamila hartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-024-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskek hilekoarena ahizpa zaharrengandik jakiten zuten, edo lagun arteko solasetatik. Hamazazpi urterekin Pilar neskame joan zen Bilbora. Ahizpak amonari kontatu zion bere lehenengo hilekoa etorri zitzaionean, eta honek zapiak prestatu zizkion. Mireni hilekoa etortzen zitzaionetan amonak koñak kopatxo bat eskaintzen zion. Pilarri, berriz, bizioentzako ematen zioten koñaka, berakatz atalekin kopan jarrita. Katarroa kentzeko zurrakapote ematen zieten, koñak beroa alegia. Sukarrarentzako zapi hotzak jartzen zizkieten bekokian. Tripak txarto bazituzten, kamamila hartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hillekoana-ta berba eitten zenduen?
- Pilar: Hillekoana? aiztak arkali.
- Miren: Berba ein, nogaz?
- Edo jakin zenduen umetan zer zan hori?
- Pilar: Honbre! Eske lagunek kontau eitten gendun halantxik izen da, beste.
- Miren: Arkalegaz berba eitten genduleko, ostantzien ez.
- Pilar: Arkalegaz berba eitten gendun ta arkalegaz.
- Miren: Ez gurosoak-eta esaten doskuleko e!
- Pilar: Ni ni berandu, ni hamazazpi urtegaz desarrollau nitzen, hamazazpi urtegaz.
- Miren: Ni hamabostegaz ya e!
- Pilar: Ta orduntxe txiki-txikitxue izen nitzen, honan txaparratxo bat. Eta hamazazpi urtetik hamazortzire hazi nitzen.
- Berandu hamazazpigaz!
- Miren: Ni be hamabostegaz e!
- Pilar: Orduentxe desarrolau nitzen ta umezain juen nitzen Bilbora, bai Bilboa umezain, etxe batia. Ta egon nitzen bai ein noazan hamazazpi hillebete ein notxak kridxada. Hamazazpigarren hillebetien esan nauen: Zer? neuk han aiztatxuek txikitxuek bakarrik eta iñon umiek zaintzen? Etxea!" martxau nauen eta kitttu! "Neu iñon umiek zaintzen ta guriek...".
- Guri hillekuek etor zien lelengo Iziarrek eukin eban, eta amama geuk etxien nire aitten ama, ta amamari Juani esan notsan: "Amama, Iziarreri haudxe pase jako amama ba-ta", "Ai, etorri etorri!" Amamak esan oskun: "Haudxe da holanxe", ta holantxe akordetan naz esku-paño zahar batzukin ein oskuzen pañuek ta "ipiñi hauxe ta holantxe holantxe" amamak, baia hasi zalako Iziar ba odola urteten dotsola ta estu ta larri gu, ez genkidxen ezer-ta.
- Pilar: Esplikaziñorik be ez oskuen emoten.
- Miren: "Amama Iziarrek odola". Amari-ta preguntau? bai bai! Amari preguntau? Ezta! Iziarrek bez ta nik bez. "Amamari esango dotsau", "Amama, hauxe ta hauxe Iziarreri pasau jako", ta "trankil, trankil" amamak. Amamar Mari Juanak esplikau oskun guri, Iziarreri eta bidxori.
- Eta miñentzat-eta, miñentzat eta zozer hartzen zenduen?
- Pilar: Miñentzat? miñentzat ezebez.
- Miren: Koñak gure amamak.
- Pilar: Isilik, isilik zauz! Guri...
- Miren: Pilar, nire gure amamak, hillekuek etorten zienien, esaten aban : "Amama benga, ez badator-ta". Holakoxe kopatxu bat koñak emoten oskun. "Hori da ona".
- Pilar: Nik koñakik ez.
- Miren: Ez daitz ona edo txarra izengo zan, baia hartzen gendun eta kittu!
- Pilar: Nik koñaka ez. Ni hamazapi urtegaz desarrollau nitzen.
- Miren: Hamabost genkozan guk Iziarrek eta bidxok, Iziarrek lehentxua ni baiño hamabost urtegaz.
- Pilar: Koñakik ez, koñaka hartun noan behin bizidxuentzako.
- Miren: Holantxe, amamak emoten oskun apurtxo bat, asko ez, apurtxo bat. Berotu eitten zan ta berue ekar biher ba, ai Jangoikue!
- Pilar: Bizidxuek eukitten nabazan asko ta esan ostien bizidxuek hiltzeko dala ona, serenuen kanpuen itzi koñak basotxu bete koñak, berekatz atalakaz ta harexeaz hiltzen dizela. Edan nuan ha pentsetan naben belarridxetatik be suek urten biher dostala /biostala/. Haregaz ez naz ahaztuten.
- Bizidxuek kendu jatzuzen?
- Ez daitz kendu zien, baia idxe-idxe ni bai juen nitzen beste mondora, harek berotasunek, bueno bueno, ez noan han hartu. Esan naben, bizidxoak. [...]. Nik bizidxuek asko.
- Eta holako beste erremedidxorik? bizidxuentzat koñaka, eta katarroantzat edo kalenturientzat-eta.
- Pilar: Zurrakapote, zurrakapote.
- Zer da hori?
- Ba koñak berotu ta edan.
- Hori zetako?
- Miren eta Pilar: Ba katarrue kentzeko, zurrakapote.
- Ta kalentureientzat?
- Pilar: Kalenturientzat?
- Miren: Nok igerri bagendukan ala ez.
- Pilar: Pañu hotzak ipiñi.
- Miren: Pañu hotzak ipiñi hamen bekokidxen ta yasta.
- Pilar: Ta harexeaz.
- Ta botaka-edo ibili ezkero-edo?
- Botaka? ba bota.
- Tripak txarto.
- Tripak txarto egon ezkero manzanillie.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia