Otxandio (Bizkaia)

Ardiekin joanda eta Oromiñon metrailaketa

Ardiekin joanda eta Oromiñon metrailaketa Castillo de Elejabeitiara, Arteara, hiru urtez artaldea eraman ondoren, Oromiñora (Iurreta) joaten hasi ziren. Han zeudela aireplano batek metrailatu egin zituen, inguruko zuhaitzak ere balekin moztuz. Ozta-ozta irten ziren onik. 150 bat buruko artaldea izaten zuten, garairako artalde ona zena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-021-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Castillo de Elejabeitiara, Arteara, hiru urtez artaldea eraman ondoren, Oromiñora (Iurreta) joaten hasi ziren. Han zeudela aireplano batek metrailatu egin zituen, inguruko zuhaitzak ere balekin moztuz. Ozta-ozta irten ziren onik. 150 bat buruko artaldea izaten zuten, garairako artalde ona zena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu eskolan ibiltzen ziñenien be biherrien etxian.
-Eskolaa noz edo noz, noz edo noz eskolaa. Gaur "fuera, al monte, al monte! Ya esta."
-Kontaizu apurtxo bat hori zuen bizimodua ardixekaz eta zelan izeten zan.
-Ardixekaz ba hemen egoten giñenien ba zerak erosi itten zien, soluek, landak erosi. Ta gero ba "gaur eruen hara, bixar eruen hara beste landara", ta holan. Gero jueten giñen, hemen ez euen ya landa zer moduik eta jueten giñen en jeneral zerian, hor Castillo Elejabeitian be egon giñen hiru urtien edo. Handik pasau giñen Oromiñora gero. Oromiñon landa gehixau, terreno gehixau euen han ta, han hobeto arregletan giñen. Bai, ardixekin geozela hemen, Arriaundi, Arriaundi ezautzen dozu?, bai. Haxe pasau ta ensegida dau eskumatatik Arantzamendi esaten otsien etxe handi bet, ta hango soluek... ta han. Bagauz han, mekauen, hemetik atxetik behera nun datorren abioneta bat eta tarraauu!, ametraillau [...], ta eskerrak holako zulo batea aitta ta bixok sartu giñen, ta jota arbolak be ebai in ebazen danak. "Mekauben la leche que le han dau!". Bai, orduen salbau giñen por txurro, e! Haraxe zulo mudukora bixok sartu giñelako... Rau!, ebai ebazen danak, baztarra guztiak. Mekauben diez! Harek eztaitt zegaittik, ardixek ikusi ebenien arioplano abioien zera, ardixek mobidu zien, ezta?, ta jentie dala pentsau edoez dakit ba ze, eta mekauben diez, ametraillau eban, mekauben diez! Bueno! Gero ez giñen etorri be in hara, bestaldien egoten giñen gero.
-Zenbateko artaldie eukitzen zenduen?
-Ehun eta berrogeta hamar edo holan, enjeneral. "Ciento cincuenta, ciento sesenta".
Laguntzailea:-Orduen ehun eta berrogeta hamar buruko artaldie zan artalde ona.
-Bai, bai.
-Gaur egun bostehun baiño gehixao biher dozuz. Bostehun da txikixe.
-Gaur bai.
-Gurien be ehun eta berrogeta hamar.
-Juanek badekoz...
-Harek bostehundik gora eukiko dauz, harek bostehundik gora.
Laguntzailea:-Lehen ehun eta berrogei, ehun eta berrogeta hamar, ehun eta hirurogei...
-Errebañu ona zan.
Laguntzailea:-Txarrixe, astue ta hori. Baiñe oin ez, oin biher diez...
-Bai. Hor daukazu Cordobilla-Padilla, bostehun eta piku euko dauz, gora.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia