Ardiekin joanda eta Oromiñon metrailaketaCastillo de Elejabeitiara, Arteara, hiru urtez artaldea eraman ondoren, Oromiñora (Iurreta) joaten hasi ziren. Han zeudela aireplano batek metrailatu egin zituen, inguruko zuhaitzak ere balekin moztuz. Ozta-ozta irten ziren onik. 150 bat buruko artaldea izaten zuten, garairako artalde ona zena.