Pilotak, abarketak eta abarkak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Otxandioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 27a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: OTX-021/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Artisauak
Transkripzioa
-Zelako pelotak?
-Ba pelotak narruzkuek eukitten genduzen, bai. Saltzen egoten zien hemen denda baten. Pelota txikitxuak.
-Etxeko narruagaz ez zuek egin?
-Ez, ez. Eindde eoten zien, eindde. Gauza gitxigaittik saldu itten zien. Gero Durengon-ta saltzen ebezen-ta ekarri jentiek. Pelotia estimau eukitten gendun, gordeta, listo, joee!; ai ene!
-Abarketak apurtzen?
-Abarketak apurtu, sarrittan bihetzak igual urten bat. Gero ha kanbixau bestaldea ta holan itten gendun. Abarketak. Zazpi txakurraundi balio eben, e! "Siete". Abarketak.
-Eta nun erosten zenduzen?
-Hamen [... dendan], in itten zauen batek, "Abarketerok", Xabinek aittak in itten ebazen bertan. Zan abarketerue ta barberue.
-Danak bat.
-Zapaterue, Jose Zapaterue, ha bestie, zera, Makazteikue, hemen behien egon zana.
-Eta abarkak?
-Abarkak in itten genduzen geuk, abarkak in, narruekin geuk in. Abarkak? Ez euen diruik erosteko. Gero urte asko [danien] etorri zien, gomazko zer batzuk urten eben baiña, azal-azalak, gauza gitxigaittik ba... Harek etorri zienien, jodee!, bueno!, beinticinko baiño dotoriau. In itten genduzen abarkak geuk, bakotxak beretzat in.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!